CCOO Irakaskuntza | 25 April 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

SINDIKATUA ZURE ESKU. APPa MUGIKORRENTZAT

    02/03/2016.
    app

    app

    http://app.ccooirakaskuntza.org/

    HERRITARREI SINDIKATUA HURBILTZEKO,  CCOO IRAKASKUNTZAK APLIKAZIO BAT SORTU DU
     
    Euskal Herriko Langile Batzordeetako Irakaskuntza Federazioak Android eta iOS sistemetarako aplikazio berria ezagutarazi du. Honekin, CCOO Irakaskuntzak herritarrengana hurbildu eta beraiekin harremanetan jari nahi du. Horrela, beren iritziak azaldu, eta zuzenean eta azkar, zalantza eta galderei irtenbidea aurkitu ahal izateko. Horretarako, eta aipatu aplikazioari esker, azkenengo albisteak begiratu, federazioaren sail ezberdinekin harremanetan jarri eta sare sozialetan zehar beste erabiltzailerekin interaktuatzeko aukera izango da. 
     
    Aplikazio honek kontsultetarako atala du eta formulario bat betetzea besterik ez da egin behar,  federazioaren sail ezberdinei, hots, lan-legepeko pertsonalekoari, unibertsitatekoari, sukaldaritza eta garbiketakoari, publiko, pribatu edo gizarte interbentziokoari,  adierazi nahi zaizkien zalantzak eta iradokizunak,  helarazteko. Ondoren, aipatu saileko arduradunek, ahalik eta lasterren,  erantzungo diete, proposatutako edozein galdera edo gai argitzeko. 
    Gainera, proiektu honek beste atal batzuk ditu, hala nola, Facebook eta Twitter bezalako sare sozialen bitartez  sindikatuarekin interaktuatu ahal izatekoa. Bertan, intereseko informazioa partekatu ahal izango da eta, beste jardueren artean, hori berori komentatu, aplikaziotik atera gabe. 
    Halaber, aplikazioak CCOO Irakaskuntzaren web orrirako  sarbide zuzena du eta, bertan, federazio honek eskaintzen dituen zerbitzu  eta arlo guztiei buruzko informazio handiagoa eskuratu ahal izango da. Eta, berri gehiago jaso nahi izanez gero, zuzenean sakelako telefonotik, Newsletter albisteak bidaltzeko sisteman harpidedun egin daiteke.  
    Phonegap framework-a gidari izanik ( HTMLS, CSS edo JavaScrip bezalako programazioko teknologia berrienak erabiltzeko aukera ematen duena), aplikazioak ?hodeiaren? (Cloud) indar guztia baliatzen du, era erraz eta samurrez, erabiltzaileen informazioa kudeatzeko: herritarrek, aurkintzen diren gailua edozein izanda ere, kontsultetara sartzeko aukera izango dute. Eta  administrazioari begira, aplikazioarekin berarekin AJAX-en bidez  komunikatzen den kudeaketa panel batek (CMS)  erabiltzaile guztien datuak kontrolatuko ditu, herritarrei erantzuteko denbora-tartea arindu eta emandako arretaren kalitatea hobetuz. 
    Google-eko (Android) Play Store eta Apple-eko Appstore (iOS)  aplikazio dendetan jaisteko eskuragarri dago eta  edozein bere gailuetatik edo http://app.ccooirakaskuntza.org/ honako helbidean sartu daiteke non,  jaisteko estekaz gainera, informazioa eta argazkiak aurkituko dituen, zertarako den eta berarekin zer egin daitekeen galderei erantzuna aurkituko duen. 
     
    CCOO Irakaskuntza
     
    2016-02-03