CCOO Irakaskuntza | 19 April 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

CCOO Irakaskuntzak eusko jaurlaritzaren honako erabakia deitoratu du, hots, hezkuntza sailak proposatutako “eskola ituna”ren alde egitearena.

  • Sindikatuak gero eta handiagoa den gatazkaldia iragartzen du, “Akordiorako Oinarriak” agiria hutsean iTXI delako.

CCOO Irakaskuntzaren ustetan, Legebiltzarreko PNV, PSE-EE eta PP taldeek sinatutako akordioak ezegonkortasun handiago sortuko du euskal hezkuntza sisteman. Izan ere, adostu egin behar ziren funtsezko arazoak eztabaidatu gabe uzten ditu eta hurrengo beste negoziaziorako utzi baititu, gizarte- eta hezkuntza gunetatik kanpo. “Hezkuntza elkarteari, finantzazioari, Eskola Publikoaren paper bertebratzaileari, eskola bereizkeriari edo administrazio sarean berean beharrezkoak diren aldaketei buruz eztabaidatzea ebatsi zaio” zioen Pablo García de Vicuña, bere idazkari nagusiak.- “Irakasleak, familiak eta ikasleak akordio honek nora eramango gaituen jakin nahi dute; ikasleen harrerari dagokionean hezkuntza sareen artean dauden egungo desorekari benetako konponbideak jarriko zaizKion, Laguntza Zerbitzuetan zein aldaketa emango diren (ISEI, Berritzeguneak) eta ikastetxeetako irakasleen egungo ezegonkortasuna, %30etik gorakoa, bukatuko den”, gaineratzen zuen Garcia de Vicuñak.

25/10/2018.

CCOO Irakaskuntza guztiz kezkaturik dago, gobernuaren komunikabideetatik informazioa batetik bestera joanaraztean ematen ari den noraeza, Euskadiko Eskola Kontseiluak “Akordiorako Oinarriak” agiriari erabateko adostasuna eman ziola adierazten denean, esaterako eta, aitzitik, ezkutatu egiten denean egungo Euskal Eskola Publikoaren ordezkariek aipatu akordioaren aurka bozkatu zutela. Sare honen ordezkagarritasunari ez ikusiarena egitea egungo euskal hezkuntza sistemaren errealitateari bizkarra ematea da.

Lehen aipatutako hiru indar parlamentario berberen beste akordio baten eraginez -hots, ILP “Eskola Inklusiboa”ren legebiltzarreko eztabaidari gaitzespena ezagutu zenean bezala, etorkizunerako gizarte-erantzun irmoa iragartzen du, ikastetxeetako langileen eta, oro har, hiritarren iritziaren urrutitik hartutako erabakien aurrean.