CCOO Irakaskuntza | 25 April 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

CCOOek errelebo kontratuari buruzko akordioari “bai” kritikoa ematen dio

    Ulertezina da ELA eta LABek Eusko Jaurlaritzaren lan legepeko langileentzat akordio hau ez sinatzea,

    ez bada langileen interesak baino interes sindikalak erabakiagorrak izan direlako

    13/11/2018.
    acuerdo jubilación parcial laborales

    acuerdo jubilación parcial laborales

    CCOOek, Funtzio Publikoaren gaur osteguneko Mahai Orokorrean lortutako erretiro partzialeko akordioa sinatu du. Akordio honek Euskal Administrazioaren lege baldintzak betetzen dituzten lan legepeko langileei 2019 eta 2020an errelebo kontratura heltzeko aukera emango die.

    Gogoratu behar da, errelebo kontratuak enplegua sustatzeko tresna dela. Horregatik, guztiz garrantzitsua da lan legepeko langileeak horretara sartu ahal izatea baina, baita Hezkuntzan lan egiteko asmoa duten guztientzat ere. Euskadiko enpleguaren egungo egoeran ezin daiteke hau bezalako aukera pasatzen utzi. Gainera, Administrzio Publikoak exenplua eman behar du aipatu neurri hori sektore prbatuari ere hel dakion.

    CCOOek azaldu du ere, akordio honek ezin diezaiokeela balio izan Eusko Jaurlaritzari Euskadiko enplegu publikoaren prekaritatea ezkutatzeko. Horregatik, sindikatuak, berriro ere, zera exijitu du: neurriak har daitzen, aurrekontu-saila konkretuekin, enplegu publikoa hobetzeko, gehienbat, behin-behinekotasun tasa handiagatik. Gaurko akordioa pauso garrantzitsu da baina ez nahikoa. Negoziatzen jarraitu behar da etendako eskubideak berreskuratzeko, erretiro pizgarria esaterako eta beste zenbait eskubide sektoreko langile guztiei luzatzeko.

    Azkenik, ELA eta LAB sindikatuek akordioa ez sinatzea ulertezina da (2013an lau sindikatuek sinatu genuen antzkoa), lehenetsi baitutuzte euren interes sindikalak langileenak baazterurik. ELAk ez sinatzeko aitzakia, Funtzio Publikoak onar ez ditzakeen baldintzak jartzea. LABe kasua ulertezinagoa da oraindik: badirudi testuarekin ados daudela, behintzat hori diotel, baina ez dute sinatzen ELAK egin ez duelako. Argitu beharko dute, zergatik egon diren lan legepeko langileei errelebo kontraturik gabe uzteko zorian.