CCOO Irakaskuntza | 24 April 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

Bizkaiko Gizarte Ekintza V hitzarmena sinatuta

    Atzo azaroaren 27, CCOO, LAB, ESK eta UGTk osatutako plataforma unitarioak, Bizakiko Gizarte Interbentzio V Hitzarmena sinatu du, sektoreko langileen lan baldintzetarako hobekuntza handia dena.

    Mobilizazio, paro, bilkura ugari, negoziazio mahaiak, sektoreko biltzarrak eta sektoreko patronalen eta beren negoziatzaileen desaire ugariren bi urte ostean, azkenean, gehiengo sindikalak akordio bat ateratzea lortu du, sektoreko langileentzat guztiz onuragarri dela uste duguna.

    Goien sinatutakoen ekintza batasuna eta Bizkaiko langileen irmotasunak, negoziazioaren hasieratik ukatzen zitzaiguna lortu dute, kaleko borrokarren eta guztion borondatearen balioa nabarmentzen, nahiz eta (zenbaitetan) patronalen gelditasunak duda-mudak eta nolabaiteko etsipena sortu.

    03/12/2018.
    FIRMA V CONVENIO INTERVENCION SOCIAL BIZKAIA

    FIRMA V CONVENIO INTERVENCION SOCIAL BIZKAIA

    2021erarteko iraupenez, hitzarmen honek %10,6ko soldata igoera lortu du hurrengo hiru urteetarako, horrela banatuta:

    -2019an %3,1

    -2020an %3,75

    -2021ean %3,75

    Indarrean dagoen epealdian 30 orduren murrizketa planteatzen du, aldiberean, horrela banatuta:

    -2019rako 1628ord.

    -2020rako 1621ord.

    -2021etarako 1605ord.

    Gainera, lanaldi efektiboa zer den argitzen da. Izan ere, lanaldi hauei, benetan egindako prestakuntza orduak deskontatu beharko litzaizkieke edo, bestela esanda, prestakuntza egin ezean, egingabeko ordu horiek lanaldiari deskontatu beharlo litzaizkioke.

    Dietengatiko ordainketak eguneratu egiten dira, soldata igoeren proportzio berean.

    Plusak ere eguneratu egiten dira, soldata igoeren proportzio berean.

    Enpresa subrogazio klausuletan aurreratu egiten da.

    Erantzukizun zibilaren asegurua gehitu egiten da.

    Antzinatasunagatiko plusaren kobrantza argitu egiten da.

    Argitu egiten da, behin betiko uste dugu,enpresa subrogazio baldintzak, askotan langileak babesgabe utzi dituztenak, zerbitzu titulartasunean aldaketak eman direnean.

    Honi gehituko litzaizkioke lan arauen eguneratzeak eta garrantzi gutxiagoko hobekuntzak.

    Kapitulu berezia mereziko luke Gizardatz patronalaren eta bere negoziatzaileen portaera. Izan ere, negoziazio osoan izandako bere jarrera, zerutik “mana” eror litzaiekeen zain eta bere “ordaintzaileei” interpelatu nahi izan gabe, erakunde sindialek lan zikina egin zezaten zain, beraiek lokatzean zikindu gabe. Lotsatu egin gaitu honelako jarrera non, enpresa erakundeetatik batzuk, inolako losarik gabe, banatzera mugatzen diren administrazio publikoen karitatea, “inoiz hozkatu ez, jaten ematen dizun eskua”

    Horren kaltegarri den mendetasun eredu hau, administrazioek etengabe gutxiestea lortzen du, sektorearen garrantzia debaluatuz eta bere patronal eredua “ohiko” gainerako patroneekin berdintuta; hauetatik ezberdindu nahi bai, baina benetako “klonak” bihurtzen ari dira.

    CCOO Irakaskuntzaren aldetik, bere jarrera eta baita bere negoziatzaileena ere berriz pentsatzera gonbidatzen ditugu, azken hauek akordioak lortzea erraztu beharrean, badirudi bideraturik daudela sektorearen prekaritatea iraunarazten, bere langileen alde egitera baino, sektore hondatu hau benetan sostengatzen duten langileak, hain zuzen ere.