CCOO Irakaskuntza | 26 April 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

Gizarte Ekimeneko ikastetxeak ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGT sindikatuok mobilizazioekin jarraituz, 10 greba egun deitzen ditugu ikasturtea bukatu bitartean

    Azken grebak amaitu eta bi astera Patronalek langileen aldarrikapenei erantzungo dioten proposamen eta eduki zehatzik aurkeztu gabe jarraitzen dutenez ez digute beste biderik uzten

    11/02/2019.

    2017ko azaroan sindikatuoi negoziazio-mahaitik altxatu eta mobilizazio dinamika bati ekitea beste biderik ez ziguten utzi patronalek. Hamaika bilera ondoren lan hitzarmena berritzeko asmotan sindikatu guztiok adostasunez aurkeztutako plataforma bateratuan jasotako edukiei ez baitzieten erantzunik ematen.

    Urtebete luzez mobilizazio ugari gauzatu ditugu langileok, hainbat elkarretaratze eta manifestazio, hainbat kanpaina eta ekintza, eta besteak beste langileen babes zabala izan duten 17 greba egun gauzatu ditugu 2 ikasturtetan sakabanaturik. Gure mobilizazio egutegiak langileen aldarrikapenei erantzungo dieten proposamenak landu eta ekartzeko beta eman die patronalei, baina hauek ez dute inolako akordiorako borondaterik erakutsi denbora honetan guztian.

    Urtarrileko 8 greba egunen ostean, sindikatuok aldebiko bileretara deitu gintuen Kristau Eskola patronalak. Bilera hauetan ordea proposamen eta eduki serioak proposatu gabe jarraitu du, argi utziz bilera hauek deitzearen helburu bakarra sindikatuon arteko frikzioak bilatzea zela.

    Eusko Jaurlaritza ere ez da gatazka honetan dagokion arduraz jokatzen ari. Bere burua zuritu eta gatazkaren irtenbidean benetako inplikazioa ekiditera bideratu ditu bere ekintza guztiak, hala nola zerbitzu minimoak igotzeko erabakia, gatazka lan sailera bideratzeko saikera edota gatazka honen atzean interes ezkuturen bat dagoela esanaz eginiko inolako oinarririk gabeko adierazpenak.

    ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGT sindikatuok eta langileok familien kezka eta ardura ulertzen dugu, eta geu ere erabat arduratuta gaude egoera honekin. Arduragabekeria hutsa iruditzen zaigu patronalen aldetik proposamen seriorik ez egotea, eta Jaurlaritzaren aldetik mugimendurik ez egitea. Sindikatuok akordioetara iristeko borondatea daukagu, eta prest gaude benetako negoziazio bati ekiteko, ez ordea mahaitik altxatzera eraman gintuen egoera berdinera itzultzeko, edukirik gabeko bilera kate batera.

    Hau horrela izanik mobilizazio eta greba dinamika gogortu beste biderik ez digute uzten, eta 10 greba egun barneratzen dituen mobilizazio egutegia adostu dugu ikasturte amaiera bitarte: Otsailak 28an manifestazioa, martxoak 12-15 bitarte 4 greba egun, apirilak 1-4 bitarte 4 greba egun eta maiatzak 8 eta 9an bi greba egun.

    ELA, STEILAS,CCOO,LAB eta UGT sindikatuok bai patronalei eta bai Eusko Jaurlaritzari eskatzen diegu bakoitzak dagokion ardura eta erantzunkizuna bere gain hartu eta gatazka honi irtenbidea emateko neurriak har ditzatela, langileen aldarrikapenei tajuzko erantzunak emanez eta akordioetara erdiestea ahalbideratuko duten planteamenduak eginez.

     

    Hitzarmen berri baterako aldarrikapen nagusiak

    Enplegua: Akordio bat, enpleguari eusteko eta gelak balizko ixtearen eraginpeko pertsonala birkokatzeko.

    Soldatak: Eroste-ahalmena berreskuratzea. 1-DBHko eta 2-DBHko irakasleen soldatak parekatzea.

    Lanaldia eta lan-kargak: Irakasleen kasuan, ordu osagarriak erreserbatzea eskolak prestatzeko eta ikasleen jarraipena egiteko, zein urtean dedikazio ez presentzialeko 70 orduren aitortza. Administrazio eta Zerbitzuetako pertsonalarentzat, lanaldia murriztea. Lanbide Heziketan lanaldiaren banaketa irregularra adostea.

    Bereziki prekarizatuen eta feminizatuen dauden kidegoen lan-baldintzak hobetzea. Hezkuntza-laguntzako espezialistak: haien lana hezkuntza-izaerakotzat hartzea, ordu osagarriak ematea lana prestatzeko eta ikasleen jarraipena egiteko, zein lanaldia modu erregularrean banatzea irailaren 1etik ekainaren 30era arte Haur-hezkuntzako lehen zikloko pertsonala: haien lana hezkuntza-izaerakotzat hartzea, lanaldia murriztea, ordu osagarriak ematea lana prestatzeko eta ikasleen jarraipena egiteko.