CCOO Irakaskuntza | 28 March 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

Maiatzak 17. LGTBIQ+fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Mermelen mundu arraroa

  • CCOOko Irakaskuntza Federazioak maiatzaren 17an ospatzen du LGTBIQ+fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna, eta ikasleei eta irakasleei estrategiak eta tresnak ematearen garrantzia azpimarratzen du, ezberdintasunak aberasteko elementu gisa bizi ditzaten. Filosofia honekin, "Mermelen mundu arraroa" liburua eta ikasgelarako materiala aurkezten ditu.

15/05/2020.
Mermelen mundu arraroa

Mermelen mundu arraroa

Deskargatu Mermel eta bere taldea protagonista dituen ipuina eta Haur eta Lehen Hezkuntzarako dagozkion unitate didaktikoak, eta estereotipo sexistarik, LGTBIfobikorik, kapazitatistarik, arrazistarik, klasistarik eta hegemonikorik gabeko hezkuntzaren alde egin.

Mermelen eta haren taldekideen eskutik, ikasleek eta irakasleek genero-gaiak, identitateak, rolak, ikusmena, desberdintasunak, askotariko gorputzak, kulturak eta etniak, egiteko eta munduan egoteko moduak, gaitasunak, indarkeriaren prebentzioa eta berdinen arteko jazarpen-egoerak eta adingabeen abusua landu ahal izango dituzte. Gainera, garapen iraunkorrari, ekoloari, zainketei, kontsumoaren edo sistema kapitalistaren beraren kritikari edo errespetuzko jarreren garapenari buruzko elementuak biltzen ditu, betiere prebentzioan oinarrituta.

Mermel ezagutu nahi duzu?

Mermelen mundu arraroa deskargatu.

- Ikasgelarako materiala deskargatu.

- Deskargatu ikasgelarako materialaren eranskina.