CCOO Irakaskuntza | 28 March 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

KONTSUMOBIDEK, Eusko Jaurlaritzaren kontsumoko institutuak, zerbitzu murriztu eta 13 langile kaleratuko ditu

  • Ikastetxeetako eta adinekoentzako kontsumoko prestakuntza-zerbitzuak laster etengo direnez, beren lanpostuak defendatzeko langileek astelehenetik aurrera greba egingo dute .

22/06/2020.
Konzentrazioa

Konzentrazioa

Ortzadar azpikontratako 13 langile langabezian gaude, Kontsumobidek duela 26 urte hasi zuen ematen ari garen zerbitzua eta duela gutxi jakinarazi ondoren digute eten egingo dutela. Horren aurrean, greba da bide bakarra, herritarrentzako funtsezko zerbitzu baten murrizketa saihestu eta gure lanpostuak babesteko.

26 urte egon gara aipatutako zerbitzuak ematen, urtero milaka ikasle eta pertsona nagusik parte hartzen dute. Eskari handiko zerbitzua da eta balioa ematen zaiona, izan ere, urtez urte ikastetxeek eta beste erakunde batzuek egiten duten eskaria dagoen eskaintza baino askoz handiagoa da; horrek erakusten du ematen dugun zerbitzuaren kalitatea ona dela eta bizi garen kontsumo-gizarte honetan bertan moldatzeko heziketak garrantzia handia duela. Beharrezkoak gara, kontsumo heziketa beharrezkoa da.

Eusko Jaurlaritzak, Kontsumobideren bitartez, argudiatu du COVID-19ak aurreikusezintasuna eta datorren ikasturtea normaltasunez egiteko berme faltaren aurrean, "juridikoki" ezin dela kontratua luzatu.

Gu ziur gaude murrizketak egitea borondatearekin eta apustuekin zerikusia duen erabaki politikoa dela. Zerbitzu publikoak murriztea da haien hautua. Beren lehentasuna enplegua babestea eta mantentzea dela esanez ahoa betetzen bazaie ere, amorruz eta kezkaz egiaztatzen dugu guri egokitu zaigula, hori gezurra dela frogatzea.

Nahiz eta egia den datorren ikasturtean jarduera ez dela ohikoa izango, aurten ere ez da hala izan, eta programaren helburu nagusia bete dugu, hau da, kontsumo arduratsurako prestatu dugu jendea: tutoretzak egin ditugu, streaming prestakuntza eta abar luzea. Kontsumobidek erabiltzen duen argudioa "juridikoa" aplikatuz, administrazio publikoak azpikontratatutako zerbitzu gehienak ikastetxeetan, adinekoen zentroetan, liburutegietan, ludoteketan, eta abar bertan behera utzi beharko lirateke.

Ordea, badakigu beste erakunde publiko batzuk antzeko programak luzatzen ari direla. Horrek erabat deseraikitzen du arrazoi gisa alegatzen duten argudio "juridikoa". Beste era batera esanda, datorren ikasturtean ikastetxeetan jarduerak garatzeko kontratuak luzatzea euskal hiriburuetako udalek egindako ez legezko ekintza al da?

Langileok bilera eskatu diogu zerbitzuaren zuzendariari eta Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoei, eta gaur greba eta mobilizazioak deituko ditugu. Ezin dugu onartu 26 urteko ibilbidea duen eta gurea bezalako garrantzi soziala duen zerbitzu bat desagerraraztea. Ez diegu utziko gu kalean uzten.