CCOO Irakaskuntza | 19 April 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

KE Eeta AICE-IZEA patronalek hitzarmena argitaratzea blokeatu dute, asmo txarrez jokatuz

    Hitzarmena xantaia gisa argitaratzea oztopatu nahi dute, sindikatuek dagoeneko sinatuta eta adostuta dauden edukiei uko egin diezaiegun.

    22/12/2020.

    Atzoko negoziazio-mahaian, berriz ere, argi geratu zen, Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalek ez dutela hitza betetzen, eta ez dituztela beren gain hartu nahi sinatutako konpromisoak. Atzo izandako jokabide lotsagarriak hitzarmenaren argitalpena blokeatzea zuen helburu, sindikatuok 0-3 eta Lanbide Heziketarako tutoretza osagarriari uko egiteko xantaia gisa, eta 29 eguneko grebaren ondoren hitzartutako edukiak aldatzeko asmoa argi utzi zuen.

    Atzo, uko egin zioten aurreko negoziazio-mahaiaren akta sinatzeari, sindikatuek bertan eduki berriak sartu zituztela argudiatuz. Horrela, bileretan landu gabeko edukiak asmatu izana leporatu zioten mahaiko idazkaritzari, eta gogorarazi behar dugu aktak LHK-k egiten dituela. Argudio hori guztiz zalantzazkoa zen, baina argi geratu zen baieztapen hori frogatzeko eskatu zitzaienean, eta patronalek ezin izan zuten erantzunik eman. LHK-k berak berretsi egin zuen sindikatuen jarrera, bi aktak alderatuz.

    Baina negoziatzeko asmo txarraren adierazpenak ez ziren hor amaitu. Sindikatuok, LHKren laguntzarekin, gai-zerrendako edukiak bereiztea proposatu genuen, hitzarmenaren argitalpena desblokeatzeko, eta borondatezko eszedentziak arautzen dituzten 49. eta 50. artikuluen idazketaren zuzenketa bidaltzeko, Eusko Jaurlaritzako Lan Sailak urriaren 16an eskatu zigun bezala, baina bi patronalek ez zuten halakorik egin nahi izan. Patronalen jarrera horrek gure sektoreko lan-harremanak nahastu besterik ez du egiten, ziurgabetasuna eta haserrea ikastetxeetara eramanez. Baina egia da, halaber, jarrera horrek ez gaituela harritzen; izan ere, azken 10 urteetan mobilizazio, greba eta epai batzuen ondorioz baino ez dira mugitu, eta, kasu guztietan, beraien kalterako emaitzekin.

    Gaiaren funtsa da, hitzarmen kolektiboa ez argitaratzeko, ez dutela tutoretza-osagarria aplikatu nahi 0-3 zikloan eta Lanbide Heziketan, alde guztiok uztailaren 17an hitzarmen kolektiboan jaso eta sinatu genuen bezala. Azken bi negoziazio mahaien hitzetan, "Figura hori ez da ikastetxeetan maila horietan ematen". Beste behin ere gezurretan ari dira, eta ez hori bakarrik, baizik eta hezkuntza-maila horietako pertsona guztien lana erabat baztertzen dute.

    Patronalek sinatuta dauden edukiak negoziatu nahi dituzte berriro, eta hori onartezina da; negoziazio-mahaietako aktetan tranpak egin nahi dituzte partida epaitegietan jokatzeko; beren erretorika juridikoekin korapilatu nahi gaituzte, gero tutoretzak

    beharrezkoak ez direla esateko; langileoi beren gezurrak sinetsarazi nahi dizkigute, behin eta berriz errepikatuz. Baina ez dute lortuko.

    Ez dago arrazoirik hitzarmen kolektiboa argitaratuta ez egoteko; izan ere, aurreko negoziazio-mahaian zuzendu eta adostu egin zen Lan Sailetik argitaratzeko jaso genuen eskaera, eta akta bidaltzea besterik ez da geratzen, behin betiko argitaratzeari ekiteko.

    Horregatik, Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalei exijitzen diegu ikastetxeetako langileak gutxiesteari uzt diezaiotela eta 2020ko uztailaren 17an sinatutako hitzarmenaren artikulu guztiak betetzeko. Sindikatu sinatzaileok hitzarmen hori defendatuko dugu, eta ez dugu onartuko bere osotasunean ez aplikatzea, borroka eta gatazka egun askori esker irabazi baitugu. Eta lortu arte, ez dugu zalantzarik izango eskura ditugun tresna guztiak erabiliko ditugula.