CCOO Irakaskuntza | 9 August 2026.

euskadiko langile komisioek [CCOO_Euskadi] hizkuntza politikaren inguruko “konspirazio teoriak” salatu dituzte

    CCOOk lan eskubideen defentsari babesa ematen dioten pertsonak, dela sindikatu, dela herritar-plataformak seinalatu eta beldurtu nahi izatea salatu du.

    13/03/2026.
    Argazkia: IREKIA

    Argazkia: IREKIA

     

    euskadiko langile komisioek [CCOO_Euskadi] Euskadiko hizkuntza politikaren inguruan konspirazio teoriak sortu nahi izatea salatu dute. Hala, sintomatikoa da, erakunde publikoetatik ere, "beren denbora eta baliabideak indarrean dagoen legedia betearaztera bideratzen ari direnak" seinalatu nahi izatea.

    Sindikatuaren iritziz, lan eskaintza publikoetan hizkuntza eskakizunei dagozkien arauak nabarmen eta sistematikoki betetzen ez direnean auzitegietara jotzea ustezko “oldarraldi judizialtzat” jo nahi dute. Errenteriako LEParen kasuan, bertako errealitate soziolinguistikoaren arabera perfilatu beharreko lanpostuen indizea %53 bazen ere, %100a izan zen LEPan perfilatu zen lanpostu kopurua 3.HE-C-1 mailarekin, hau da, legez ezarritakoa baino askoz handiagoa.

    Sindikatuak adierazi du LEParen eta Hizkuntza Eskakizunen epai bakoitza zer den ikusi beharrean, hau da, Eusko Legebiltzarrak berak onartutako legeak bete ez izanaren egiaztapen bat, konspirazio teoriak bota direla enplegu publikotik herritarren parte baten kaleratzea justifikatzeko eta langileen eskubideak defendatzen dituztenak seinalatu eta beldurtzeko.

    euskadiko langile komisioek [CCOO_Euskadi] sindikatuaren zeregina langile klasea antolatzea dela azpimarratu dute.... langileen interesak eta lan-eskubide guztiak babesteko, urteetan bitarteko langile izan eta gero euskal legediak ezarritakoaren gaineko hizkuntza eskakizuna ez egiaztatzeagatik kaleratu nahi dituzten langileenak esaterako.