CCOO Irakaskuntza | 21 December 2024.

EUSKAL HERRIAN GURE HEZKUNTZA. LOMCE ETA HEZIBERRIRI EZ! MURRIZKETARIK EZ! LOMCE ETA HEZIBERRIRI EZ! GURE HEZKUNTZA SISTEMAREN ALDE

  • Urriaren 26an mobilizazioak

18/10/2016.

CCOO Irakaskuntzak eta FeSP UGT Enseñanza-k, azken urteotan euskal hezkuntza elkarteak jasaten ari den gehiegikeriei aurre egiteko garaia dela uste dute. Salatu eta ondoko honen aurka egoten jarraituko dugu:
 
*LOMCE legeari, arbitrarioa, bidegabekoa, elkartasunik gabekoa eta inposatua izan eta ikasleen artean bereizkeria esparruak eta irakasleen asealdia eta familien kezka sortzen ari dena.  
 
*Heziberri 2020, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak asmatutako hezkuntza proiektua,  Kristau Eskola eta Partaide hezkuntza patronalek bakarrik babesten dutena baina, euskal sare publikoa osatzen dugun hezkuntza eragile gehienek arbuiatzen duguna.
 
*Errebaliden Errege Dekretuak, Espainian benetako gobernua egon gabe onartu direnak eta Batxilergoko ikasleengan eta familietan  kezka, ikara eta txundidura gehitzen ari dena, ikasturte honen bukaeran zein egoera emango den jakin gabe.   

*Unibertsitaterako Errege Dekretuak, hirugarren hezkuntza publikoa ahuldu dutenak, unibertsitate pribatuen mesederako.  

*Administrazioa eta enpresekiko negoziazio kolektiboaren eza, galdutako baldintza eta eskubide soziolaboralak berreskuratzeko.  

Horregatik guztiagatik, FeSP UGT Enseñanza-k y CCOO Irakaskuntzak euskal hezkuntza elkarteari dei egiten diote hurrengo urriaren 26an, ondoko mobilizazioetan parte har dezan: 
 
- Ikastetxeetan, goizeko lehen orduan,  lan- eta irakaskuntza-jarduera utzi eta sarreran kontzentrazioak egin. 
- Arratsaldeko 18:00etan manifestazioak Donostian (Boulevardetik hasita), Gazteizen (Amabirjin Zuriaren Plazan) eta Bilbon (Plaza Zirkularrean) 

Euskal Irakaskuntzaren langileen eskubideen alde!  LOMCE y Heziberriren aurka!
 
 
 
Oharra: Euskadiko hiru hiriburuetan, eguerdiko 12:00etan Ikasleen Sindikatuak antolatutako manifestazioekin bat egingo du CCOO Irakaskuntzak ere.