CCOO Irakaskuntza | 16 July 2024.

batzen gaituen indarra

CCOO Irakaskuntzak XII. Batzar Federala ospatu du zuzendaritza-organoak berritu eta ekintza sindikala, hezkuntza politika eta antolakuntzaren txostena onartu ditu

    28/03/2017.
    foto1

    foto1

    Gaur, larunbata, martxoak 25, Bilboko Mercure Hotelean, CCOO Irakaskuntzako 51 ordezkariek goiz eta arratsaldeko saioetan datorren laurtekoan 2017-2021ean sindikatuaren etorkizuna nolakoa izango den eztabaidatu dute.
     
    Inaugurazio ofizialaren ekitaldian gizarte eta hezkuntzako eremutako 30 tik gorako gonbidatu izan ziren, zeinen artean : Hezkuntza saileko ordezkaritza, artean sailburu den Cristina Uriarte buru zuelarik, UPV-EHUkoa, Euskadiko eskola kontseiluko presidentea, irakaskuntza kontzertatuko eta esku-hartze sozialeko patronala, sindikatuak eta hainbat partidu politikoetako hezkuntza arduradunak, gainera Euskadiko komisioetako konfederazio sindikaleko ordezkaritza zabal bat gaur egun idazkari nagusia den Unai Sordo buru izan zuena.
     
     
    Goizeko ihardunaldiaren gainontzeko denbora, batzorde ejekutiboak egindako txostenaren eztabaidatzeari eman zitzaion eta bilkuraren aurrean azken lau urtetan egindako lanaren aitorpena ekarri zen harira. Honek kongresisten ahobateko sostengua lortu zuelarik.
     
     Bazkaldu ostean Irakaskuntzako ordezkariek datorren lau urteetarako burutu den  ?Hezkuntzarekin bat. Desberdintasuna gainditzeko gai. Por una educación de calidad? lemapean egindako Txostenaren gogoeta egin dute. Txosten honek erreferentzia sindikal, sozioekonomiko eta politikoa izan nahi du Irakaskuntzaren jardun sindikalean.
     
    Azkenean eta Francisco Garcíaren, Euskadiko CCOOko Estatuko Irakaskuntza Federazioko idazkari nagusia, interbentzioa eta gero, Irakaskuntzako zuzendaritza-organo berriak aukeratu dira. Baita irakaskuntzako sindikatuak gainontzeko Batzarretara eramango duen ordezkaritza ere, Estatuko  Irakaskuntza Federaziora eta Euskadiko Konfederaziora burutuko direlarik.
     
    Bilbon, 2017ko martxoaren 25ean
    Komunikazioa Idazkaritza
    CCOO Irakaskuntza