CCOO Irakaskuntza | 19 April 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

UNIBERTSITATEKO ETA UNIBERTSITATEZ KANPOKO IRAKASKUNTZA PUBLIKOKO HAUTESKUNDEETAKO EMAITZEN LEHEN BALORAZIOA

    13/03/2015.

    1.- Gure zorionak erakunde sindikal guztiei, bereziki  STEE-EILAS irabazleari unibertsitatez kanpoko irakaskuntzan eta LAB sindikatuari, hezkuntza-alor osoan.
     
    2.- Gure eskerrak prozesu honetan esku hartu duten guztiei, bere bozkaz, euskal Irakaskuntza publiko guztiaren lan-interesak defentsan sindikatuek eginiko lana onartzea erabaki  dutelako.
     
    3.- Eskerrik bereziena  hautagai zerrenda ezberdinetan bere konfiantza jarri duten lankideei, CCOO Irakaskuntzari bere botoa emanez.
     
    4.-  Gure kritikarik handiena Hezkuntza Sailari ez baita  hauteskunde prozesuaren garapen zuzenari laguntzeko gai izan, eta ez  baitie hauteskunde mahaietako ikuskatzaileei ordezkaririk jarri.
     
    5.- Esku hartze urria damu dugu (unibertsitatez kanpokoan %40,9; unibertsitatean %47,6) , sindikatuen lanarekiko nahitasunik eza erakusten baitu. Agian, uste oker baten adierazgarri izan daiteke, lan-eskubideak defentsa etengabea behar ez duten lorpenak direla.
     
    6.- Zenbait sektoretako emaitzak ez dira aski onak CCOO Irakaskuntzarentzat; baina honek ez du esan nahi ez  gaudela pozik sindikatuan egunero egiten dugun lanarekin. Dena den,  ordezkari kopuruari dagokionez, gutxi gorabehera orain 4 urte ateratako emaitza berberak dira. (ordezkari bat gutxiago).
     
    7.- Pozik unibertsitatean lortutako emaitzekin (CCOO Irakaskuntzak 3 ordezkari gehiago lortu ditu, bere kuota nabarmen igotzen du,  Irakasle Ikertzaileen taldean eta AZPean)  eta baita unibertsitatez kanpoko laboralen sektorean, taldearen nahitasunik ezako une larrietan egoerari eutsi egin diotelako.
     
    Bilbon, 2015eko martxoaren 11an

    Lotutako dokumentazioa
    Lotutako dokumentazioa