CCOO Irakaskuntza | 21 November 2024.

Bortizkeria matxistaren aurkako hezkuntza proposamenak Haur,Lehen eta Bigarren Hezkuntzako geletan lantzeko

    20/11/2015.

    Tamalez, urtero, azaroaren 25ean, indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna ospatzean, emakumezkoen aurka gizonezkoek erabiltzen duten indarkeria kasu gehiegiren aurrean,  gure gaitzespena azaldu behar dugu.


    CCOO Irakaskuntzak, sindikatu soziopolitikoa denez, bereizkeriarik gabeko gizartearen alde dagoena,  emakumezkoen aurkako indarkeriari uko egiten diona, neska eta mutilentzat bere banakako eta gizarte-garapenerako balio positibo berberak, sexua  gorabehera, sustatu eta  koedukazioa bultzatzen duena, indarkeria matxistaren  aurkako hezkuntzari lagundu nahi dio,   irakasleen eskura gelako jardueran lagundu dakiekeen  materialak jarrita.


    Aipatu helburua geletara hurbiltzeko, guztion artean elkarlanean aritzeko jarduera proposamen batzuk burutu ditugu. Atxikituak dauzkazue proposamenekin zera lortu nahi dugu: ikasle eta irakasleak, batera, lan-esparru bat sor dezatela, oro har,   indarkeria portaeren arrazoi eta agerpenetan sakontzeko aukera bideratuko duena eta, bereziki, indarkeria matxistarenetan; eta baita indarkeriari  aurka egitekoan ere, begirune giroan, talde-lana eta adierazpen askatasuna indartuko dituena.   

    Lotutako dokumentazioa
    Lotutako dokumentazioa