CCOO Irakaskuntza | 25 April 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

Lan-legepeko irakasle eta hezitzaileen negoziazio mahaiaren akordioa

    Hilaren 13an Administrazioak berriz ere deitu zuen mahai negoziatzailea hitzarmena izenpetzeko; izan ere, aurrekoan STEILAS-ek ontzat eman bazuen ere ez zuen izenpetu nahi izan. LAB-ek ere ez zuen CCOO-rekin bakarrik izenpetu nahi izan elkarrekin gehiengoa osatzen bagenuen ere.

    Honek hilabetetik gorako atzerapena ekarri du hitzarmena izenpetzeko garaian baina azkenean hiru sindikatuk eman diote oniritzia hitzarmenari: CCOO-, LAB, eta STEILAS-ek.

    14/04/2018.
    Acuerdo EAE

    Acuerdo EAE

    ELAk ezezkoan jarraitzen du; ez baititu kolektibo honen arazoak ez konpondu ez hobetu nahi.
    Ez izenpetzeak ondorio hauek izango zituzkeen: langileak ezin izango lirateke hobekuntza hauetaz baliatu 18/19 ikasturtearen hasieran, eta batez ere ezin izango lukete aurrera egin 2011ko aurre hitzarmenean dauden gainerako puntuen negozioazioarekin. Hauek ere garrantzitsuak dira oso kolektibo honentzat: hala nola lanaldiaren murrizketa 55 urtetik gorakoentzat, ordezkoek udako lansaria jasotzea…azkenenean bi sindikatu hauek kolektiboaren presioaren ondorioz hitzarmena izenpetu behar izan zuten beren estrategia sindikalak alde batera utzita.

    Hona hemen izenpetutako hitzarmenean lortutako puntuetako batzuk:

    (izenpetutako hitzarmena osorik atzikitzen dugu)

    -Asteko lanaldia 37,5 ordura murriztea. Hemen hauek sartzen dira: arreta zuzeneko 6 orduak, berritzeguneko eta ikastetxeko koordinazioa, eta bazkalordua. Administrazioak eta hitzarmena izenpetu duten sindikatuek 35 orduko lanaldia lortzeko lanean jarraitzeko konpromisoa agertu dute.
    -Bazkalordu eraginkorreko ordubete (30 minutu lanaldia erdia denean)
    -Eguneroko arreta zuzeneko sei ordu. Ikastetxearen antolamendu arrazoiak direla eta sei ordu horiek antolatzea ezinezkoa balitz zuzeneko arreta astean 30 izango dira.
    -Gizarte fondoa: 20.000 euro. Lehen deialdia 2019an egingo da 2018ko fakturak bertan direla. Hasi betaurreko, material ortopediko, eta bergaikuntzarakoa gordetzen.
    -LEP: 2019an. 260 plaza. Oinarriak hitzarmena izenpetu dutenek negoziatuko dituzte.

    Iraila eta Urrian egiten diren denboratasun kontratuak denboratasun kontratuen bidez estaliko dira abuztuaren 31n. Aldi baterako hainbat kontraturen orduak metatzeko ahalegina egingo da lanaldi osokoak izatera igaro daitezen.
    Fisioterapetak, terapeuta okupazionalak, eta gizarte langileek maisu/maistren kategoriara egokituko dituzte beren soldatak izaera erretroaktiboz 2018ko urtarrilaren 1etik.

    CCOOn uste dugu izenpe honen gauzarik garrantzitsuena dela negoziatzen jarraitzea ahalbidetzen duela.

    Lotutako dokumentazioa
    Lotutako dokumentazioa