CCOO Irakaskuntza | 24 April 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

# GIZARTE EKINTZA BORROKAN!!

  • Apirilak 25 izango dituenean, asteazkenez, 18:30ean, Bilboko udaletxe aurretik abiatuko da manifestazioa, Bizkaiko Aldundira iristeko.

BIZKAIKO GIZARTE EKINTZAREN ALDE,KALITATEKO LAN BALDINTZEN ALDE, KALITATEKO ZERBITZUEN ALDE.

23/04/2018.
Intervención social. cadena humana 25 de abril

Intervención social. cadena humana 25 de abril

Sektorean gehiengoa osatzen duten CCOO, LAB, ESK eta UGT sindikatuek Bizkaiko gizarte ekintzaren esparrua osatzen duten beharginak deitzen dituzte hirugarrenez mobiliza daitezen Hitzarmen Kolektiboa babestearren, lan baldintzen funtsezko hobekuntza eskatuz.

Hitzarmenaren Negoziazioa oraindik trabatua dago. Hurrengo bilera apirilaren 26an egingo da. Oso deigarri egiten zaigu GIZARDATZek eta GEROANek Gipuzkoarako egin zuten proposamena baino kaskarragoari eustea Bizkaiarentzat, eta berriki sinatu izana Araban, Bizkairako proposatzen diren baldintzak nabarmenki hobetzen dituzten edukiak. Agerikoa da arazoa ez datzala sindikatuengan, Bizkaiko Aldundia beraren aurka agertzen den patronalarengan baizik.

Bizkaiko gizarte-ekintzan diharduten beharginek jasan ohi duten baldintzetan oraindik “prekarietate eragileak” garrantzitsuak dira, soldatak txikiagoak dira, eros ahalmenaren galera, behin-behinekotasuna, lan-zama nabarmena da, ratioak eznahikoak dira, laneko arriskuen eragina handia da,...

Honen bidez adierazten dugu, apirilaren 27an agertuko garela Bizkaiko Batzar Nagusietako hiritargoarekiko harremanez arduratzen den Batzordean, Gizarte Ekintza sektorean bizi den egoeraz egiten dugun diagnostikoa eta beharginen eskakizunak azalduko ditugula; horrez gain, Batzar Nagusietako Taldeak interpelatuko ditu Foru Aldundiari eska diezaioten hari dagokion ardura bere gain har dezala.

Behargin moduan antolatzeko eta mobilizatzeko daukagun gaitasunean oinarrituak bakarrik irauliko dugu egoera. Behargin oro animatzen dugu hilak 25 izango dituenean egingo den giza-katean parte har dezan, eta bat egin dezan maiatzaren 16rako deitu den lanuzte partzialarekin.

Lotutako dokumentazioa
Lotutako dokumentazioa