CCOO Irakaskuntza | 29 March 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

CCOO Irakaskuntzak, Eusko Jaurlaritzak eskola jangelen akordioan hartutako erabakia salatu nahi du eta eragile sindikalekin berehalako bilkura eskatzen du.

    Sindikatuak kezka handienaz ikusten du eskola jangeletako langileen plantilla geratuko den egoera, Administrazio eta Zerbitzu Kontseilariordetzaren erabakiaren ostean, hau da, jangela zerbitzuaren zeharkako kudeaketa sustatzearena, hain zuzen ere.

    14/01/2019.

    Erabaki hau, alde bakarretik hartuta eta negoziazioetan parte hartu zuten familiek ere kritikatu zutena, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Kontseilaritzaren mende dagoen lan legepeko langile taldea egonezinaz utzi du. “Talde honi dagokion akordioaren benetako zenbaterainokoa ezagutzeko eginiko deiak alferrikakoak izan dira, orain arte, eta honek zera erakusten du: egoera benetan argitzeko Eusko Jaurlaritzaren interes urria” -dio Pablo García de Vicuñak sindikatuaren idazkari nagusiak-. Tamalgarria da, hartutako erabakiak langileek prentsaren bidez ezagutu izana eta, gaur egun, oraindik ere, bere lanpostuaren etorkizunerako bermerik ez izatea”.

    Aipatu erabakia, sinatutakoa zehatz-mehatz ezagutu arte, Hezkuntza Sailaren zuzenean mende dauden sukaldarien taldeari zein zenbait enpresek kontratatutako ikastetxeetako monitore eta langile laguntzaileei dagokie; guztira, 10.000 pertsona baino gehiago, akordioaren norainokoa ezagutzen ez dutenak.

    CCOO Irakaskuntzak, Administrazioaren eta erabakiak eragiten duen taldearen benetako ordezkari diren sindikatuen arteko premiazko bilera eskatu du. “Luzamendutan ibili gabe eman behar da aipatu bilkura, akordioak sortzen ari den zalantzak uxatzeko.”

    CCOO Irakaskuntza

    2019ko urtarrilak 14