CCOO Irakaskuntza | 27 April 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

Gizarte Ekimeneko ikastetxeak

ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek urtarrilerako deitutako zortzi greba egunek eta plazaratutako aldarrikapenek babes zabala jaso dute langileen aldetik

    Patronalei eta Eusko Jaurlaritzari arduraz jokatzeko eskatzen diegu, taxuzko proposamenik egin ezean mobilizazioak indartu beste biderik utziko ez digutelarik

    28/01/2019.
    Huelga concertada 25 enero

    Huelga concertada 25 enero

    Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan 9.000 langile inguru daude, EAEko itundutako ikastetxeen %70 inguru dira eta 120.000 bat ikasleri ematen diote zerbitzua. Urtarrilak 16tik 25era bitarte deitutako zortzi greba egunek ere, azken bi ikasturtetan sektorean gauzatutako beste bederatziak bezalaxe oso babes zabala izan dute langileen aldetik, %60-%65 bitarte.

    Zortzi greba egun hauen baitan gauzatu ditugun manifestazio eta ekintzetan milaka langilek hartu dute parte, eta gaurkoan ere, zortzi greba egun hauetako azken egunean, Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako milaka langilek bete dituzte Donostiako kaleak. Aldarrikapenek eta mobilizazio zein greba dinamikak langileen aldetik duten babesa agerikoa da beraz.

    Ikastetxe hauetako langileok hamar urte daramatzagu hitzarmena berritu gabe eta gure eskaerak ezagunak, oso oinarrizkoak eta zilegiak dira. Greba dinamika honetara iritsi aurretik ahalegin ugari egin ditugu patronalek aldarrikapen hauei erantzun eta akordioa erdiestea posible izateko. Baina mobilizazio eta greba dinamika indartu dugunean soilik ikusi dugu patronalen aldetik mugimenduren bat. Halere patronalek 8 greba egun hauen aurretik egindako azken proposamenak gure aldarrikapenetatik oso urrun egoten jarraitzen du, eta gainera 8 greba egun hauetan ez du inolako eduki gehigarririk planteatu.

    Eusko Jaurlaritzak berriz, bere ardura ekidin asmoz, greba eskubidea larriki urratzen duten Zerbitzu minimoak gehitzera mugatu du bere inplikazioa, ondoren inolako zehaztapenik gabeko adierazpenak egin grebaren atzean dauden helburuei buruz inolako oinarririk ez duten zalantzak sortu, eta nahasmena sortu besterik egin ez duten adierazpenak eginez.

    ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGT sindikatuok bai patronalei, bai Eusko Jaurlaritzari ere bakoitzak dagokion ardura eta erantzunkizuna bere gain hartu dezala eta gatazka honi irtenbidea emateko neurriak har ditzala eskatzen diegu, langileen aldarrikapenei taxuzko erantzunak emanez eta akordioetara iristea posible egingo duten planteamenduak eginez.

    Patronalek eta Eusko Jaurlaritzak beren erantzunkizunak eskatzen dien ardurarekin jokatuko ez balute, eta eduki serioak dituzten proposamenik egin gabe jarraituko balute, mobilizazio eta greba dinamikarekin aurrera jarraitu beste biderik ez digute utziko.

    Azkenik, sindikatuok langileak zoriondu nahi ditugu, beraien lan baldintzen eta eskaintzen duten hezkuntza kalitatearen alde egun hauetan erakutsi duten indar eta tinkotasunagatik.