CCOO Irakaskuntza | 24 April 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

UHEI

Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuan eskola kontseilurik zergatik ez?

    CCOO Irakaskuntzak Hezkuntza Sailari Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuaren antolamendua, funtzionamendua eta autonomia arautzen duen dekretua aldatzea eskatuko dio .

    15/02/2019.

    Sindikatuak Hezkuntzako Kontseilariordetzari zera eskatuko dio: ikastetxeko gobernu organo gisa Gizarte Kontseilua aldatu eta, bere ordez, ohikoa eta ordezkagarriagoa den Eskola Kontseilua sortu dezala.

    Urrutiko hezkuntzako euskal ikastetxe guztiak biltzeko zentro bakarra sortzeko Dekretu bat onartzeko premiak egoera arraro hau eragin du; eta hau bakarrik uler zitekeen, agian, UHEIa osatzen zuten ikastetxe ezberdinen artean urrutiko Lanbide-Heziketa ikastetxea egoteagatik.

    Dena den, 2018ko uztailean, Lanbide-Heziketako Euskal Legea onartu ondoren non, Urrutiko Lanbide-Hezkuntzako Ikastetxe Integratua (ULHI) UHEIaz kanpo geratzen den, Gizarte Kontseiluari dagokiona eta bere konposaketa ez aldatzeko erabakia eta baita organo hori eraikitzeko hauteskundeak egiteko erabaki berria ere harrigarria eta desegokia da.

    Hori guztiagatik, eta, egungo UHEIa osatzen duten klaustro ezberdinei ematen zaien ordezkaritza urria kontuan hartuta (2 irakasle guztiak ordezkatzeko), CCOO Irakaskuntzak aipatu organorako kideen hautaketa geldiaraztea eskatzen du eta egungo Gizarte Kontseilua Eskola Kontseilu berri eta zabal batean bilakatzea.

    Honekin batera UHEIaren osaera prozesuari buruz gardentasun informatzaile handiagoa eskatzen dugu.

    CCOO Irakaskuntza

    2019-02-15