CCOO Irakaskuntza | 19 April 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

2019ko Martxoak 8 - Emakumeen Nazioarteko Eguna

  • Borroka honetan, heziketa da gure arma
  • #VivasLibresUnidas

CCOO Irakaskuntzakdei egiten die langileei 24 ordutako irakaskuntzako greban eta MARTXOAREN 8a dela eta, emango diren ekintza, manifestazio eta mobilizazio ezberdinetan parte hartu dezaten, emakumeen lan-, ekonomia- eta gizarte-diskriminazioa ezabatzearekin gure konpromiso eraginkorra berriro adierazteko

25/02/2019.
planto

planto

CCOO Irakaskuntzak zera eskatzen du:

● Emakumezkoen historiari ekiten dioten curriculum edukiak, testuliburuetan gai guztietako emakume egileak agertzen direlarik. Berdintasuneko pertsona eragile bat izendatzea ordu kreditoak, baliabide ekonomiko eta materialak dituena, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna bermatzeko egokiak diren beharrezko neurriak burutzeko.

● Sexismoaren prebentzioari buruzko eduki ebaluagarria, generoko gizarte roletako aldaketak, sexualitateak, aniztasunerako begirunea, genero identitate eta adierazpenak.

● Koedukazio bizipena eguneratzea patioetan eta eskola esparru komunetan, parte-hartzaileagoa eta kolektiboagoa izan eta begirunea eta berdintasuna ikastetxeetan eta zentro akademiko eta unibertsitario guztietan susta dadin.

● Genero ikuspegitik heziketa berrikuntza proiektua duten ikastetxeentzat finantzazioa.

● Berdintasunean prestatzeari buruzko edukiak txertatxea, genero ikuspegitik eta indarkeria eman ez dadin neurriak hartzearen bidetik, irakaskuntzara sartzeko prozesu ezberdinetan.

● 2019ko EAOetan, funts gehigarriak, Hezkuntzaren alorreko soldata aldeak ezabatzeko, orain %8 inguruko dena.

● Sexu eta generoagatiko jazarpenari buruzko berariazko protokoloak elaboratu, onartu eta sustatu hezkuntza sektore guztietan eta baita ikastetxeetan hori buruzko neurri zehatzak hartu, ikasleen partaidetzarekin.

● Aitatasun baimena berehala zabaltzea, lana eta familia bateragarri egiteko.

● Berdintasun planen premiazko negoziazioa hezkuntza sektore guztietan, soldata alde handienak, prekaritatea eta ezegonkortasuna daudenetan nagusiki eraginez.

● Ikastetxe pribatu guztiek berdintasun planak izateko derrigorrezkotasuna, emakumeentzako aldiberekotasuna eta partzialitatea murriztea berma dezaten.

● Genero indarkeria jasandako emakumeentzako neurri bereziak.

● Hezkuntza sektore guztietan, berdintasunaren, generoaren identitateen eta aniztasunaren kontuetan derrigorrezko prestakuntza plana abian jartzea.

● Indarkeria matxista ezabatzen aurreratzea, Genero Indarkerian Estatuko Itunean adostutako neurrien konpromiso ekonomiko betetze zorrotza, jarraipena eta ebaluazioa bermatuz.

● Gizarte Elkarrizketa eta Negoziazio Kolektiboa sustatu, politka aktiboen, berdintasun planen eta ekintza positiboko neurrien bidez, enpleguko genero ezberdintasunei aurre egin, bateratzean eta erantzunkidetasunean aurreratu eta gizarte babesean desberdintasunak ezabatzeko.

● Zerbitzu publikoak sendotu, Hezkuntzan, Osasunean eta Gizarte Zerbitzuetan bereziki, estereotipo sexistei aurre egiteko heziketa eredu igualitarioa sustatuz eta baita adinezkoei, mendakotasuna duten pertsonei eta adinez txikikoei, 0 urtetik 3ra bitartekoei, bereziki, beharrezko azpiegitura publikoak bermatu ere.

● Soldata berdintasunerako legea sustatu eta gizartearen egitura sozial eta ekonomikoen ordezkaritza eta erabaki organo ezberdinetan ordezkaritza paritarioan aurreratu.

CCOO Irakaskuntzakdei egiten die langileei 24 ordutako irakaskuntzako greban eta MARTXOAREN 8a dela eta, emango diren ekintza, manifestazio eta mobilizazio ezberdinetan parte hartu dezaten, emakumeen lan-, ekonomia- eta gizarte-diskriminazioa ezabatzearekin gure konpromiso eraginkorra berriro adierazteko