CCOO Irakaskuntza | 19 April 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

2019ko Otsailak 28

#gizarteekintzaborrokan

    ZORIONAK BERRIRO ERE GIZARTE EKIMENEKO IKASTETXEETAKO LANGILEOI!!!!!

    Gaurkoan ere elkartasun eta tinkotasun erakustaldi bikaina ematen ari gara!! Ikusi besterik ez dago langileen aldetik gaurko manifestazioa izaten ari den parte hartzea!!

    10 urte Lan hitzarmenik gabe urte asko dira eta Lan Hitzarmen hau berritzeko hasi dugun borrokan ez dugu etsiko!!

    Gora zuek!!!

    01/03/2019.
    Otsailak 28. Manifestazioa

    Otsailak 28. Manifestazioa

    Argi dago eremu honetako langileok gure lan baldintzetan ganorazko hobekuntzak jasoko dituen akordio bat lortzeko borrokarako prest gaudela. Antolatu eta mobilizatzeko erabakia hartua dugula. Aldarrikatzen ari garen edukiak zilegiak eta bidezkoak direla, eta ez gaituztela apurrekin geldiaraziko!!!

    Garbi dago mobilizazio eta grebak indartzen goazen heinean patronalak mugiarazten ditugula. Orain arte aipatu ere egiten ez zituzten edukiak mahai gainean jartzera behartu ditugu, irakasleentzat ordu osagarrietan jarritako proposamena esaterako.

    Las patronales se han visto obligadas a hacer planteamientos sobre algunos temas que hasta ahora ni siquiera mentaban.

    Momentuz ordea, Kristau Eskola eta AICE-IZEIAk, grebak indargabetzeko saikeran indar gehiago jartzen ari dira gatazkari irtenbidea emateko balizko proposamenak lantzen baino.

    Horregatik sindikatuon arteko haustura bilatu dute patronalek etengabe. Baita Urtarrileko greben ondoren egindako aldebiko bileretan ere. Gatazka, mobilizaziora eraman gaituzten eskerei erantzun gabe edo oso modu eskasean erantzunda amaitzea nahi dute, eta horren bila ari dira etengabe.

    Ez dute lortu ordea!! Langileok hemen jarraitzen dugu, duintasun eta elkartasun osoz arratsaldeko 19.30etan Bilboko kaleetan barrena!!! Gora zuek!!

    Sindikatuok negoziaketerako borondate osoa daukagu, beti izan dugun moduan, hitzegiteko prest gaude beti egon garen bezala! Patronalak dira negoziaketarako borondatea greba eta mobilizazioak aurrean dituztenean soilik erakusten dutenak! Hemen gaudenok garbi ikusi dugu hau!

    Por eso hoy les repetimos a las patronales que trabajen en una propuesta con contenidos significativos:

    Medidas para aliviar las inaceptables cargas de trabajo que han ido aumentado en los últimos años

    Acuerdo de recolocaciones para mantener los puestos de trabajo

    Eros ahalmena berreskuratzeko pauso esanguratsuak

    Hezkuntza Laguntza Espezialiste eta Haur Hezkuntzako lehen zikloko langileen, hau da, gure sektoreko Kolektibo feminizatuenen eta "kasualidadez" prekarizatuenen lan baldintzak hobetzeko tajuzko neurriak

    Administrazio eta Zerbituzteako langileentzat lanaldi murrizketa serioa

    Lanbide Heziketako lanaldiaren banaketa adostua, araudiaren betetzea eta baliabideen erabilera zuzena

    Langileon eskaerak zentzuzkoak dira eta eragin zuzena daukate gure ikasleek jasotzen duten hezkuntza kalitatean. Patronalek beraiek ere gure zilegitzak dituzte gure aldarrikapenak!!

    Krisi aurreko aberastasun berdina sortzen ari garen honetan, eta sortzen den aberastasunarekiko langileon soldata eta lan baldintzak gero eta pisu gutxiago duten honetan, ez dago balizko aitzakiarik eskaera hauei erantzunik ez emateko. Ez da onargarria hezkuntza proiektu bat aurrera atera nahi izatea langileen, ikasleen eta familien kontura!!

    Hezkuntza saila izaten ari den jarrera ere onartezina eta lotsagarria da! Gatazkari irtenbide egoki bat emateko inplikatu eta parte hartze aktiboa izan beharrean, ardura eta erantzunkizun oro bere gainetik kentzeko saikeran dabil. Resulta inaceptable que el Departamento de educación pretenda eludir toda responsabilidad e implicación en la resolución del conflicto intentando derivarlo a una mediación en la delegación de trabajo! Hoy le exigimos una vez más al departamento de educación que se implique y que asuma su responsabilidad!

    Egin dugun bideak erakutsi digu bide onetik goazela, mobilizazioa eta greben eskutik etorriko direla gure aldarrikapen eta eskaeren erantzunak!

    Borroka hau, mobilizazio, greba eta duintasun hau gure gazteentzat ere eredu bat da!

    Esta lucha, estas movilizaciones y huelgas son tambien un ejemplo para nuestros y nuestras jovenes, ejemplo de que ante luchar y resignarse es siempre mejor optar por luchar!!

    Por todo esto, seguiremos defendiendo nuestras reivindicaciones en la calle, por muchos servicios minimos que nos traten de imponer, por mucha responsabilidad que pretendan eludir las patronales y el Gobierno Vasco, seguiremos organizándonos y movilizándonos, hasta que las patronales den respuesta a nuestras demandas!! Hoy se lo hemos vuelto a dejar claroo!

    Mobilizazio eta grebekin aurrera egingo dugu benetako edukien gaineko negoziaketarik ez dagoen bitartean. Langileok, familiok eta ikasleok merezi dugulako!!!

    ZORIONAK BERRIRO ERE, eta gogoratu berriro ere Bilboko kaleetan ikusiko dugula elkar martxoak 12ko greba egunean!!

    Gora Gizarte Ekiemeneko langileen borroka!!!!

    Eutsi, beti aurrera eta Gora zuek!!!!!