CCOO Irakaskuntza | 23 April 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

Ordezkogaien zerrenden datuak gaurkotzea

    Ikastetxeetan normalean eta egunero gertatzen diren ordezkapenak betetzeko, ordezkogaiei deitzeko gaurko prozedura aldatuko duen kudeaketa telematikoaren sistema berri bat datozen hilabeteetan ezartzeko helburua du Hezkuntza Sailak.

    03/04/2019.
    Ordezkoak

    Ordezkoak

    Horretarako, ordezkapenak egiteko ordezkogaien zerrendetan dauden pertsonei buruzko informazio zehatz bat egokitu beharko da.

    Ildo horretan, lehen fase batean, aplikazio bat ezarriko da eta zuk, zerrenda horietako kide zaren aldetik, datu pertsonalak egiaztatu beharko dituzu. Guztiak berrikustea funtsezkoa da eta, behar izanezgero, gaurkotu beharko dituzu (helbidea, telefonoa eta e-maila).

    Halaber, bigarren fase batean ezarri nahi den kudeaketa telematikoaren sistema berriak emango dizula ikastetxe desberdinetan betebeharreko lanpostuen eskaintza egunero ezagutzeko aukera jakinarazten dizugu, internet-en bidez eta zenbait gailu elektronikoren bidez (mugikorra, tableta, pc, etab …), behar bezala aukeratzeko.

    Zure datuak egiaztatu, gaurkotu eta ondorengo aplikazioan baieztatu beharko dituzu:

    https://ordezkagunea.euskadi.eus/

    Aplikazio berrira sartzeko, “erabiltzailea eta sartzeko klabea“ gaur egun Irakasle-ra sartzeko dituzunak dira. Sartzeko bi erak sinkronizatuta daude eta haietako bakoitzean gerta daitekeen edozein aldaketa globala da eta biei eragiten die.