CCOO Irakaskuntza | 26 April 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

Gizarte Ekimeneko ikastetxeak

Momentuz LHKan abian jarritako prozedurak fruiturik eman gabe jarraitzen du

  • ELA, STEILAS, CCOO eta LAB sindikatuok langileak datorren Ostegunean hasiko den greban parte hartzera animatzen ditugu

Sindikatuon proposamenez, Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako gatazka bideratzeko asmoz, LHKan sindikatu, patronal eta Hezkuntza sailaren parte hartzearekin abian jarritako elkarrizketerako prozedurak ez du gaur gaurkoz frutiurik eman.

04/11/2019.
Concentración en Bilbao

Concentración en Bilbao

Gaur izan dugu azkeneko bilera eta bihar jarraituko dugu, baina oraingoz ez dago mahai gainean proposamen berririk.

ELA, STEILAS, CCOO eta LAB sindikatuok adostasunetara iristeko gure borondatea berresten dugu, eta patronal zein hezkuntza sailari arduraz jokatzeko eskaera luzatu berriro ere. Dagokien arduraz jokatzen badute, eta langileen eskaerei erantzungo dieten eduki eta planteamenduak lantzeko eta bultzatzeko prest badaude, adostasunak erdiestea eta gatazka bideratzea posible izango da.

Bitartean, sindikatuok ikastetxe hauetako langileak Ostegunean hasiko den greban parte hartzera animatzen eta deitzen ditugu.

Lotutako dokumentazioa
Lotutako dokumentazioa