CCOO Irakaskuntza | 29 March 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

Nahikoa ez delako, CCOO Irakaskuntzak ez du Hezkuntza Sailak eginiko 2020ko LEParen plazen proposamena onartzen

    CCOO Irakaskuntzak Bigarren Hezkuntza et Lanbide Heziketako irakasleen kidegoeetarako Lan Eskaintza Publikoaren plazen proposamen urria aurpegiratzen dio Hezkuntza Sailari. 2020ko LEPan eskainitako plaza kopurua erabat urria da aipatu kidegoen bitartekotasuna murrizteko. Eskaintzaren halako xuhurkeria dela eta, CCOOek eta Estatuko gobernuak hitzartutako 5.000 plazetako gehiena gainditzeko bere konpromisoa betetzetik oso urruti geratzen da Eusko Jaurlaritza.

    27/11/2019.
    OPE-EPE

    OPE-EPE

    Halaber, eskainitako plazek ez dute Lanbide Heziketako ikastetxeen hizkuntza profilik gabeko plazen edo gaztelaniazko hizkuntza eta hizkuntza atzerritarra bezalako irakasgaien egungo egoera islatzen. Horrela, bere bizkarrean ibilbide luzea daramaten profesionalek deialditik kanpo geratu edo bere lan egonkortasuna kolokan dakuste.

    Arrazoi hauengatik, CCOO Irakaskuntzak bigarren proposamen batean plaza kopurua erabat gehietzea eskatzen du eta ikastetxeen errealitateari haien egokitze handiagoa.