CCOO Irakaskuntza | 26 April 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

Lekualdatze-lehiaketa

    Hemen aurkituko duzue lekualdatze-lehiaketa orokorrari, plaza berezien lehiaketari eta Berritzeguneetarako merezimendu-lehiaketari buruzko informazio guztia.

    21/02/2020.
    Concurso de traslados

    Concurso de traslados

    LEKUALDATZE-LEHIAKETA OROKORRA

    Lekualdatze-lehiaketan parte hartu duten Bigarren Hezkuntzako irakasle onartuen behin-betiko zerrenda, martxoaren 6an argitaratuko da eta Lehen Hezkuntzakoena, martxoaren 12an.

    Prozesuaren behin betiko esleipena maiatzaren 2. Hamabostaldian argitara ematea aurreikusten du Sailak.

     

    IZAERA BEREZIKO LANPOSTUEN LEKUALDATZE LEHIAKETA

    Martxoan argitaratuko da izaera bereziko lanpostuen lekualdatze lehiaketa. Parte hartzea borondatezko da eta edozein funtzionario irakaslek egin dezake, behin-behinekoak ala behin-betikoak (hala eta guztiz, lehenbiziko behin-betiko lanpostua izan ez duenak oposaketan lortu duen espezialitatea bakarrik aukera dezake).

    Bi lekualdatze lehiaketetan parte hartu daiteke, bai orokorrean eta bai izaera berezikoan. Bietan lanpostua lortu ezkero, 5 egun natural egongo dira behin-betiko esleipenetik plaza bat ala bestea aukeratu ahal izateko.

    Eskainitako lanpostuak deialdiarekin batera argitaratuko dira.

     

    IKERKETA ZERBITZUETAKO ETA IRAKASKUNTZARI LAGUNTZEKO ZERBITZUETAKO LANPOSTUAK BETETZEKO MEREZIMENDU LEHIAKETA

    Aurreko informazio-orrian azaldu genizuen bezala, Sailak merezimendu-lehiaketa bat aurreikusi du orain zerbitzu-eginkizunen bidez (Berritzeguneak, Ingurugela, IRALE eta Barnetegiak) betetzen diren laguntza-zerbitzuetako lanpostuak behin betiko betetzeko. Lanpostu horietan interesa duten irakasleek, merezimendu-lehiaketan plaza lortzen badute, behin betiko destino gisa beteko dute, eta aurreko destinoa galdu egingo dute. Horrela, lekualdatze-lehiaketa orokorrean aurrerago agertuko diren plaza batzuk ere askatuko dira, edo LEPetara deituko dira, behin betiko jaberik ez badute.

    Laguntza-zerbitzuko lanpostuak betetzeko merezimendu-lehiaketa hau bi fasetan egingo da. Lehen fasean Berritzeguneetako lanpostuekin hasiko dira, 2020-2021 ikasturtean jada behin betiko plaza bilaka daitezen.

    Prozesu hori guztia aurrera eramateko Sailak egin duen lehen proposamena, merezimenduez gain, idatzizko proba bat deitzea izan da, non lanpostuaren funtziora egokitutako ezagutza baloratuko den. Ekitaldi kolektibo batean egingo litzateke, eta gehienez hiru ordu iraungo luke.

    CCOO Irakaskuntza ez dago ados horrelako idatzizko proba batekin, eta kentzeko eskatu dugu. Eskatzen dugu azterketa horren ordez Berritzegune guztietan urtero aurkezten den bezalako memoria bat kalifikatzea, eta beti prozesu batutzaile batean, hau da, memoriaren kalifikazioa ez dadila inoiz baztertzailea izan, baizik eta barematutako merezimenduekin bat egin dezala. Oraingoz, merezimendu-lehiaketaren prozesu hori oraindik zehaztu gabe dago, Sailak gai hori bakarrik aztertzeko deituko duen bileraren zain