CCOO Irakaskuntza | 29 March 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

Hezkuntza Sailak entzungor egiten jarraitzen die Jarraipen Batzordeko kexa sindikalei

    Sailak berak deitzeko konpromisoa (gutxieneko bat hilean) hartu zuen bilera deialdien seriotasun ezari gehitu behar zaio Sailak gehiengo sindikalak sinatu zuen 2018ko Akordioaren “bere” interpretazio baikorra.

    21/02/2020.

    CCOOk ez die irribarrerik egingo negoziatzeke dauden gaiei irtenbiderik ematen ez dien Sailaren graziei. Bereziki azpimarratzen ditugu behin behineko pertsonalarentzako Lurraldeen zonaztatzea eta 60 urtetik gorako pertsonalaren baldintza berdinetako sarrera.

    Halaber, CCOO Irakaskuntzak, azken bileran, gogora ekarri zuen beste puntu batzuen inguruan ez duela administrazioaren inolako proposamenik jaso. Proposamen horiek lan baldintzen akordio berri baten oinarri beharko lukete izan, kontuan hartu behar baita sinatutako azken akordioak hamar urte dituela.

    Denbora luzez ari gara akordio baten sinatze hutsa ez dela aski ohartaraziz, hau bere osotasunean bete behar dela. Agian “KITO!” esateko unea iritsi da.