CCOO Irakaskuntza | 28 March 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

CCOO Irakaskuntzak azaldutako iritzia berresten da : gelako lanera itzultzea presazkoa eta legez kontrakoa zen

  • Joan den maiatzaren 9an Osasun Ministerioaren 299/2020 Agindua ezagutu genuen. Bertan, deskonfinamenduaren I. Fasean lurraldeek bete behar zituzten baldintzak zehazten ziren. Geroztik, CCOO Irakakaskuntzak foro guztietan maiatzaren 19an ikastetxeak berriro irekitzeko Hezkuntza Sailak izan duen asmoa salatu du.

15/05/2020.

Mediku- eta osasun-babesak bermatzeko oztopo larri eta ikastetxeetan neurri eratzaileak ezartzeko koordinazioa urriaz gainera, funtsezko euskarria falta zen, geletara itzultze horretan euskal irakaskuntzaren langile guztiak juridikoki babesteko. Horrela errepikatu dugu behin eta berriz. Eta, horrela, Sailak berak ez du bestelako irtenbidirik izan eta onartu behar izan du.

Gainera, CCOO Irakaskuntzak Hezkuntza Sailak erakusten duen autokritika falta deitoratu nahi du, jarrera minoritarioaren denfentsan itsututa, hezkuntza erkidegoak onartzen ez zuena. Bere errua onartu ordez, beti bezala, ezein hezkuntza eragile kontuan hartu eta beraiekin adostu gabe, era bakarrean hartutako erabakiaz beste batzuk egin nahi izan ditu errudun.

Sindikatuak erne jarraituko du, sindikatuekin biltzeko promesaren zain eta zera aurreratzen du: ez dela besoak uztarturik geratuko maiatzaren 25a etortzearen zain, orain arte Hezkuntza Sailak erakutsi duen inprobisazio, elkarrizketa falta eta mespretxu berberaz.