CCOO Irakaskuntza | 16 April 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

Kalitatezko 0-3 ziklo hezitzaile eta seguru baten alde!

    Jaurlaritzak hezkuntzatik kanpo utzi du berriz ere 0-3 zikloa, eta irizpide pedadogiko eta haurren ongizatearen gainetik, interes ekonomikoak lehenetsi ditu haur eskolak irekitzeko erabakia hartzeko orduan. Gainera, zabaltzeko orduan, berriz ere inprobisazioa eta planifikazio-falta nabariak dira.

    11/06/2020.
    Konzentrazioa 0-3 urte

    Konzentrazioa 0-3 urte

    Duela aste batzuk, EAEko Hezkuntza Sailburuak 0-3 zikloa hezkuntzatik kanpo kokatu zuen, ziklo hau kontziliazioa bideratzeko tresna huts gisa kokatuz eta bertako langileen lana eta zikloaren izaera hezitzailea gutxietsiz.

    Eusko Jaurlaritzak, hezkuntzako ziklo hau ikasleen arretarako iraila arte ez zuela irekiko iragarri eta astebetera, ekainaren 8an, oraindik ere alarma egoeraren 3. fasean egonik, 0-3 zikloaren irekiera baimendu du, berriro ere langileen eta gure ikasle txikienen segurtasunaren aurretik interes ekonomikoak jarriz.

    Pandemia egoeran hiru hilabete eskolara joan gabe egon diren haurren behar, osasun eta segurtasunari ez erreparatzeaz gain, berriro ere aldebakarrez erabaki du Hezkuntza Sailak, 0-3ko alde sozialarekin inolako balorazio ezta iritzi-trukaketarik gauzatu gabe.

    Administrazioak 0-3arekiko erakusten duen mesprezuaren aurrean, Haur Hezkuntzako lehenengo zikloa osatzen dugun langileok Lakua aurrean bildu gara gure haserrea erakusteko.

    Halaber, Eusko Jaurlaritzari, haurren eskubideak erdigunean jarri ditzala eskatzen diogu, baita 0-3aren izaera pedagogikoa aitor dezala ere. Itzulera-planak adostuak izan behar direla exijitzen dugu, honako puntu hauek jaso beharko lituzketela azpimarratuz:

    - Ikasturte bukaerarako prebentzio-plana.

    - Haurrentzako egokitzapen aldia.

    - Ratioen jaitsiera. Gelako umeen kopurua portzentualki jeisten bada, gutxienez bi hezitzaile etengabean egotea eskatzen dugu, baita haurren ordutegiak murriztu eta espazioen antolaketa diseinatzea ere.

    - Hurrengo ikasturteari begira, prebentzio-plan desberdinak prestatu egon daitezkeen egoeretara egokituta: normaltasun egoera, balizko gaixotasunaren berragertzea eta itxialdi-egoerara itzultzea.

    Euskal Herrian, 2020ko ekainaren 11an.