CCOO Irakaskuntza | 21 December 2024.

Hezkuntza Sailak beste aukera berria galdu du

  • Gaur, ekainaren 11n, Plangintza Batzordearen bilkuraren ostean, datorren ikasturteari buruzko galdera guztiak erantzunik gabe darraite.

Bost sindikatuok eta Sailaren Pertsonaleko eta Plangintzako zuzendariak izan gara bilkuran eta hau komunikabideetatik ezagutzen genuenaren errepikapen hutsa izan da: ikasturtearen hasiera, irailean, normaltasunaren (?) barruan: eta dagoeneko ezagunak izan eta eman daitezkeen beste egoerak aztertzea (sistema bikoitza, presentziala-telelana eta/edo konfinamendua).

11/06/2020.
Lakua

Lakua

Hori guztia. entzunda daukagun arren, harrigarria den erantzun baten barruan eman zaigu: plantilla berberarekin eta nolabaiteko inbertsioarekin, ekipamendua erosteari bereziki bideratuta.

Aditzera eman da ere, irailean zehar, bereziki ikasleen hasierako ebaluazioa egingo dela, eskuratu dituzten gaitasunen maila eta burutu behar diren balizko errefortzuak ezagutzeko. Halaber, ikastetxeentzat arrisku plana exijituko da, Berritzeguneen eta Ikuskaritzaren aholkularitza izango duena. Non dago berrikuntza? Nola eman zaie, bada, hasiera aurreko ikasturteei, hurrengoa baino askozaz normalagoei?

Hortik abiatuta, ezerezarik handiena. Dena airean dago: 2020ko LEParen data, Irale, eskola-orduak murriztea. Pertsonaleko zuzendariak airean utzi du, hurrengo astean berriro biltzeko aukera, zehaztu gabeko gaiak eztabaidatzeko.

Gure aldetik, bost sindikatuok gure haserrea azaldu dugu, Sailak erakusten ari den begirune ezagatik sektoreko benetako ordezkariekin harremanetan jartzeko orduan: informazio gutxi eta garaiz kanpo, eta sindiktuak ez dira INOIZ negoziazioetarako kontuan hartzen.

CCOO Irakaskuntzak arduragabekeriatzat jotzen du halako portaera eta erabateko jarrera aldaketa exijitzen du horren funtsezkoa den gaiari erantzuteko, hots, era egokian antolatutako ikasturtearen hasiera, erakunde nazionalek zein internazionalek ezarritako higiene- eta osasun-eskakizunei eta sindikatuekin Sailari negoziatzea dagozkion antolaketa neurriei erantzungo diena.

CCOO Irakaskuntza

2020ko ekainaren 11