CCOO Irakaskuntza | 20 April 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

EPE: programazio didaktikoa entregatzeko epea.

    23/09/2020.
    OPE-EPE

    OPE-EPE

    Lan-eskaintza publikoan izena emanda dauden eta txanda librean eta desgaitasunetan parte harzten duten pertsonek irailaren 30etik urriaren 9ra bitartean aurkeztu beharko dute programazio didaktikoa, biak barne. Informazio guztia esteka honetan:

    https://www2.hezkuntza.net/r79/r79MostrarNoticiasDifusionServlet?codaplic=O21&cod_noticia=28071&accion=1&idioma=e

    Pandemia piztu zenetik, izangaiak etengabeko ziurgabetasuna bizitzen ari dira, Sail honek LEParekin aurrera jarraitzeko duen burugogorkeriaren ondorioz, inoiz ez bezalako egoera korapilatsu baten erdian, eta, beste behin ere, gehiengoaren iritziari entzungor eginez.

    Hilabete batzuetako absentziraen ondoren, abuztuaren 17an EHAAn argitaratu zen epe berriei eta denbora-errefentziei buruzko Agindua.

    Agindu horretan esaten da, halaber, azaroko bigarren hamabostaldian zehaztuko direla epaimahaien egoitzak eta probak egiteko lekuak eta datak, eta oposizio-fasea abendutik aurrera hasiko dela, “Baldin eta osasun-egoerak horretarako aukera ematen badu”.

    Erabateko normaltasun-egoeran, epe horretan lan-eskaintza publikoa aurrera eramatea zaila izango balitz, egungo egoeratan izan dezakeen eraginak kezkatzen gaitu.