CCOO Irakaskuntza | 30 May 2024.

batzen gaituen indarra

12-05-2024

BANNER 2024 AK

BANNER 2024 AK

Etxebizitza duin eta egoki baterako eskubidea bermatzen duen lege baten alde

  • “ETXEBIZITZA DUIN ETA EGOKI BATERAKO ESKUBIDEA BERMATZEN DUEN LEGE BATEN ALDEKO EKIMENARI” langileen legezko ordezkaritza organoek emandako atxikimendua

18/03/2021.
Pisos

Pisos

Adiskideok:

2020ko otsailean, CCOO eta UGTek “Etxebizitzarako eskubidearen aldeko Ekimen sindikala” aurkeztu genuen. Bertan, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean eta baita gure Konstituzioan ere jasotako etxebizitzarako eskubidea beteko duen legeria batean aurreratzeko bi erakundeon proposamena jasotzen genuen. Aipatu proposamenaren abiapuntua zera zen: herri eredu baterantz igarotzeko beharraren uste oso sakona non, etxebizitza duin eta eskuragarri baterako sarbidea politika publikoek bermatu behar duten, ongizate gure sistemaren beste osagai bat bezala bailitzan.

Aurkezpen hartatik zenbait hilabete pasa direla, berriro eutsi diogu gaiari, funtsezko unean, egun, gure herriko koalizio gobernua osatzen duten alderdiak, PSOE/AHAL DUGU, etxebizitzaren lege berria negoziatzen ari baitira. Etapa bat irekitzen da, beraz, non, helburutzat jotzen dugun, negoziatzen ari den lege testua baldintzatzeko gai izatea, ahalik eta aurreratuenen izan dadin.

Duela gutxi, UGT eta CCOOek gizarte zibilaren beste erakunde askorekin batera, hala nola, Hipotekak Kaltetutakoen Plataforma edo maizterren mugimenduak, “etxebizitza duin eta egoki eskubidea bermatzen duen legearen aldeko ekimena” manifestua idatzi eta bultzatzen lanean aritu gara, (dokumentua eransten dugu). Manifestu hau prentsa aurrekoan aurkeztu genuen otsailaren 18an eta oihartzun handia izan zuen.

Manifestu hau sustatzeko sortutako gizarte esparruak erakunde sozialen atxikimenduak jasotzen jarraitzen du. Horregatik, Etxebizitza baterako Eskubidearekin lan munduaren konpromisoa azaldu eta erakusten jarraitzea interes handienekoa dela uste dugu. Esan beharriz ez dago, langile gehinentzat gai honek duen garrantzia.

Beraz, CCOO y UGTren ustetan, langileen mugimendu antolatuarenetik eman beharreko hurrengo pausoa zera da: enpresetako, administrazio publikoetako, eta abarreko langileen legezko ordezkaritzak (Enpresa Komiteak, Pertsonalaren Batzordeak, etab...) manifestuari atxikitzeko akordioa sinatzea (atxikitzeko gutuna eransten dugu). Horretarako, zuen konpromiso eta esfortzua eskatzen dizuegu. Eskatuko genizueke ere, ahalik eta azkarren guri helaraztea eta, nolanahi ere, apirilaren 30a baino beranduago ez.