CCOO Irakaskuntza | 19 April 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

Deustuko unibertsitatea

Prestakuntza duala: EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio CCOOi

    Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Gizarte-arloko Salak martxoaren 24an emandako epaian, martxoaren 23an egindako ikustaldiaren ondoren, baietsi egin zen CCOO sindikatuak (Bilbao eta Donostia) aurkeztutako demanda, eta baliogabe utzi zuen UDko Zuzendaritza Kontseiluak 2020ko abenduko 22. informazio-orrian jasotako prestakuntza duala balioesteko irizpide berriei buruz hartutako erabakia.

    12/04/2021.
    Universidad de Deusto

    Universidad de Deusto

    ▶ Joan den otsailaren 5ean, UD Zuzendaritzak aldebakarreko formazio duala arautzen duela jakinarazi genizuen.

    ▶ CCOO eta UD, Donostiako Enpresa Batzordearekin koordinatuta, lan-baldintzak funtsean aldatzeagatiko demanda aurkeztu genuen, LLOren nahitaezko parte-hartzerik gabe. Martxoaren 23an egin zen demanda horren epaiketa EAEko Auzitegi Nagusian.

    ▶ Epaiak ezartzen du CCOO sindikatuak (Bilbao eta Donostia) aurkeztutako demanda onartzen dela: «declaramos nula la decisión empresarial correspondiente a la medida impugnada de determinación de los nuevos criterios de valoración en la formación dual, condenando a la empresarial a estar y pasar por tal condena».

    ▶ Bilboko eta Donostiako CCOO-UDek bakarrik jarri zuen demanda hori; hau da, garrantzitsua da jakitea ezen, CCOO‑UDen jardun izan ez bagenu, eta behar bezain azkar, Zuzendaritzaren aldebakarreko araudi hori behin betikoa izango litzatekeela.

    ▶ Nabarmendu nahi dugu Zuzendaritzaren elkarrizketa-falta eta aldebakartasuna LLOrekin adostu behar diren gaietan aplikatzeko ahalegina ez egiteak gehiegizko ahalegina dakartela alderdi guztientzat, baita zuzendaritzarentzat berarentzat ere, eta, horren ondorioz, eskura ditugun baliabide mugatuak (gutxienez CCOO‑UD) desbideratu egiten dira, gai produktiboagoetan erabil litezke eta.

    ▶ Gogoratu nahi dugu Zuzendaritzaren jarduera-mota horien aurrean demandarik ez aurkezteak berez dakarrela bere erabakiak de facto onartzea. Erabaki horiek irmo eta behin betikoak dira. Zuen ordezkariak garen aldetik, oso ondo ezagutzen dugu hori.

    ▶ CCOO-Irakaskuntzaren laguntza nekaezina aitortu nahi dugu, baita bere baliabide juridikoak eskura jartzea eta horien kostua ere, DUko langileen eskubideak aitor daitezen.

    ▶ UDko Zuzendaritza lehenbailehen berbetan noiz hasiko zain geratzen gara, legeak gai hori eta MGPDIren gainerako gaiak negoziatzeko aurreikusten duen prozesuan abiatzeko, eta espero dugu langileen eta haien ordezkarien arteko harremanari dagokionez jarrera alda dezan.