CCOO Irakaskuntza | 19 April 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

UDA BEREZI BATEKO OIHARTZUN SINDIKALAK (1)

CCOOirakaskuntzak sinatutako Gipuzkoako Esku-hartze Sozialeko Hitzarmena argitaratu da

    Sektoreko hitzarmenen bidez negoziazio kolektiboaren eta lan-baldintzak hobetzearen aldeko apustuak emaitza ona izan du berriro CCOOirakaskuntzarentzat.

    02/09/2021.
    GAO-BOG 2021-07-21

    GAO-BOG 2021-07-21

     

    Bi urte eta erdi baino gehiagoko negoziazioen eta mobilizazioen ondoren, eta akordioa lortzeko zailtasun askoren ondoren, iritsi zen hau azkenean, eta argitaratu izana ospatzeko modukoa da.

    Hitzarmen honek 2019-2022 arteko indarraldia du, eta eragiten dien 2.000 langileen erosteko ahalmena bermatzen du, soldatak II. Hitzarmenean egin zuten kopuru berean igotzen baititu. Soldataren atalaz gain, III. Hitzarmen honek aurrerapen sozial garrantzitsuak jasotzen ditu sektorearentzat: kontziliazio-neurriak, oporretako eta lizentzietako hobekuntzak, langileen parte-hartzea; eta, era berean, lan-batzordeen akordioak jasotzen ditu testua hobetzeko eta eguneratzeko, lanbide-sailkapenari eta hizkuntza-normalizazioari dagokienez.

    Bereziki zaila izan da patronalaren lehen proposamenari aurre egitea, negoziazioa salbatzea eta berbideratzea, egungo baldintzetan atzerapauso garrantzitsuak planteatzen bait zituen, baita ELAk epaitegian bereganatu nahi zuen erabateko gehiengoa eztabaidatzera behartuta ikustea gure burua ere, irabaztea eta akordio bat lortzea 2020an bizi izan dugun eta oraindik arrastaka daramagun testuinguru zail batean.

    Aurreko premisa horiek kontuan hartuz esaten dugu, harrotasunez, akordio ona dugula eskuen artean eta hau ez zela posible izango CCOOirakaskuntzak bete duen paperik gabe.

    Zorionak eta eskerrik asko.

    #jarraitzenDugu