CCOO Irakaskuntza | 29 March 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

HEZKUNTZA SAILA

Aurreko ikasturteetarako baimendutako zerbitzu-eginkizunak luzatzeko prozedura ezartzen duen EBAZPENA

  • Eskabideak aurkezteko epea 2022ko martxoaren 7tik martxoaren 11ra bitartekoa izango da.

Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2022ko martxoaren 4ko EBAZPENA

08/03/2022.
20220308_WIFI

20220308_WIFI

LEHENA.-Aurreko ikasturteetarako baimendutako zerbitzu-eginkizunak luzatzeko prozedura ezartzea, ebazpen honen eranskinean agertzen diren deialdi espezifikoetan.

 

BIGARRENA.- 2021/2022ko ikasturtean zerbitzu-eginkizunetan aritzeko baimena lortu eta egoera horretan 2022/2023ko ikasturtean jarraitu nahi dutenek izango dute zerbitzu-eginkizun hori luzatzea eskatzeko aukera.

 

HIRUGARRENA.- Zerbitzu-eginkizunaren luzapenaren eskaera edo uko egitea HEZIGUNEA atariaren bidez (https://hezigunea.euskadi.eus) egin beharko da "zerbitzu-eginkizunen luzapena" bannerretik, eta beharrezkoa izango da eskatzailea aldez aurretik identifikatzea (NAN/AIZ + Pasahitza, edo XLNets-en erabiltzailea, baldin eta halakorik badago).

***** Eskabideak aurkezteko epea 2022ko martxoaren 7tik martxoaren 11ra bitartekoa izango da, biak barne.

 

LAUGARRENA.- Zerbitzu-eginkizuna luzatu ahal izateko baldintzak hauek dira:

1.-Ezohiko deialdia eragin zuen premiak jarraitzea.

2.- Funtzioak betetzen ari ziren lanpostua eta espezialitatea mantentzea.

3.- Ikastegiak egindako aldeko txostena izatea.

4.- Abenduaren 26ko 53/1984 legeak, Administrazio Publikoaren Zerbitzuko pertsonalaren bateraezintasunari buruzkoak, arautzen dituen bateraezintasun-egoeretakoren batean ez egotea.

 

BOSGARRENA.- 2022/2023 ikasturtean praktikaldia egin behar duten langileek ezin izango dute zerbitzu-eginkizuna luzatu, eta aipatutako luzapena eskatzeko eskubidea galduko dute.

Salbuespen gisa, luzatu beharreko zerbitzu-eginkizunean egin ahal izango dira praktikak, betiere bat badatoz hautatu diren espezialitatea eta praktikaldia gainditzeko behar den ordu kopuruarekin.

 

SEIGARRENA.- Aldeko ebaluazio-txostena emateko, eskatzaileak lanpostuan benetan aritu behar izan du 2021/2022ko ikasturtean eguneko 2/3ko gutxienezko lanaldiarekin, ebazpen hau argitara ematen den datara arte.

Salbuespen gisa, amatasun-, aitatasun-, adopzio-, urte sabatikoaren, semea /alaba zaintzeko eszedentziaren edo aldi baterako ezintasunaren kasuetan, benetan aritu izandako denbora aurreko paragrafoan ezarritakoarekin bat ez badator, aurreko ikasturtean eta, behar izanez gero, ikasturte honetan benetan emandako denbora hartuko da kontuan ebaluazioa egiteko orduan.

2021/2022ko ikasturterako lehen aldiz baimendu diren zerbitzu-eginkizunen kasuan, aurreko paragrafoan agertutako egoeretan agertzen badira, eman ahal izango da luzatzeko baimena, betiere ebaluazio-txostena negatiboa ez bada.

 

ZAZPIGARRENA.- Eskaerak hasitako espedientean bertan, eskatzaileak egindako irakaskuntza-lanaren ebaluazioari buruzko txostena igorri beharko du dagokion ikastetxeko zuzendaritzak, HEZIGUNEA plataforman bertan.

Hezkuntzako Ikuskarien Kidegoan zerbitzu-eginkizunak luzatzen badira, aurreko paragrafoan aipatutako txostena dagokion Lurralde Ikuskaritzako Burutzak emango du, HEZIGUNEA plataforma berean.

*** Txosten horiek egiteko epea 2022ko martxoaren 18an amaituko da.

 

ZORTZIGARRENA.- Zerbitzu-eginkizuna luzatzeko edo berorri espresuki uko egiteko eskaera ebazpen honetan xedatutakoaren arabera egiten ez dutenek galduko dute zerbitzu-eginkizunean jarraitzeko eskubidea eta zerbitzu-eginkizun horri uko egiten diotela interpretatuko da.

 

BEDERATZIGARRENA.- Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpenaren bidez emango da zerbitzu-eginkizunak luzatzeko baimena, eskatzaileek Deialdi honetako Laugarren atalearen baldintza guztiak betetzen dituztela egiaztatu ondoren. Uko egiteak aipatutako ebazpenean ere onartuko dira. Zerbitzu-eginkizunak luzatzea emateari eta uko egiteak onartzeari buruzko ebazpena, deialdi espezifiko bakoitzean, Hezkuntza Sailaren web orrian emango da argitara, jakinarazpenaren ondorioetarako.

Aipatutako ebazpena argitara eman ondoren, ezin izango da luzatzeari uko egitea eskatzeko idazkirik aurkeztu.

Luzapenak ez du ondoriorik izango, baldin eta lanpostu hutsik ez badago benetan gauzatzeko, lekualdaketa-lehiaketan erregelamenduz betetzen delako edo lanpostuari dagokion betetzeko modua dagoelako.

Eraginik gabe geratuko da, halaber, lanpostuaren titularra lanera itzultzen bada edo arauz betetzen bada.

Gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpenaren kontra, hilabeteko epean, argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

 

HAMARGARRENA.- HAMAIKA ESKU PROGRAMA. ESKU-HARTZE GLOBALEKO PROIEKTUAK, GIZARTE-INGURUNE BEHARTSUETAKO IKASTETXE PUBLIKOAK. IES IBARREKOLANDA, IES USANDIZAGA-PEÑAFLORIDA-AMARA, KIROLENE, IKASKUNTZA BIRTUAL ETA DIGITALIZATUETARAKO LANBIDE HEZIKETAKO IKASTETXE BATERATUA (BIRTLH), UHEI/IVED Y ESKOLA TXIKIAK.

Bederatzigarren atal honetako goiburuan deskribatutako deialdiren bateko zerbitzu-eginkizunetan diharduten bitarteko funtzionarioek beste izendapen berri bat egin ahal izango dute lanpostu eta espezialitate verberan azken ikasturtea eman duten ikastetxean, ikasturte hasierako esleipenetan Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzak ezartzen duen ohiko hornitzeko prozeduraren bidez, ikastetxeetan egonkortasuna bermatze aldera.

Horretarako, langile horiek adierazi beharko dute ikastetxe berean jarraitu nahi dutela aurreko ikasturtean betetzen zuten plaza berean, 2022-2023 ikasturte-hasierako esleipenetan gaituko den parte hartzeko formularioaren bidez, eta zerbitzu-eginkizuna amaitukoda, funtzionarioak hornitzeko ezohiko modu bat direlako eta bitarteko langileen lanpostuak betetzeko ohiko bidea ikasturte hasierako esleipenak direlako.

Horregatik, 2022-2023 ikasturtean 2021-2022 ikasturtean betetzen zen plaza bera betetzeko eskaera 2022-2023 ikasturte hasierako esleipenetan parte hartzeko formularioaren bidez egin beharko da, eta ez zerbitzu-eginkizunen luzapenen deialdi honen bidez.

Bederatzigarren ataleko goiburuan adierazitako programa eta proiektuetako lanpostuen kasuan, autonomia-erkidegoko lekualdatze-lehiaketa bidez beteko direnak, unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoetako funtzionarioak, Euskal Autonomia Erkidegoaren mendeko ikastetxeetan lanpostuak betetzeko, 2021eko azaroaren 5eko Aginduaren bidez araututa, zerbitzu-eginkizunaren luzapena baldintzatuta egongo da plaza eta espezialitatea bide horretatik behin betiko hornidurara, eta zerbitzu-eginkizunaren luzapena ondoriorik gabe geratuko da, lekualdatze-lehiaketa delako lanpostu horiek betetzeko ohiko mekanismoa, karrerako funtzionarioen kasuan.

 

HAMAIKAGARRENA.- DATUEN BABESARI BURUZKO INFORMAZIO OINARRIZKOA

Zure datu pertsonalak erabiliko dira, eta tratamendu-jarduera honi erantsiko zaizkio: Langileak kudeatzea.

Arduraduna: Langileak Kudeatzeko Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

Helburua: Irakasle eta irakasle ez diren langileen kudeaketa.

Legitimazioa:

• Tratamendua beharrezkoa da, interesduna alderdi duen kontratu bat betearazteko.

• Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

• 2/1993 Legea, otsailaren 19koa, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Unibertsitatekoez kanpoko Irakaskuntzarako Irakasleen Kidegoei buruzkoa.

• 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena.

Hartzaileak:

• Estatuko Administrazioko beste organo batzuk.

• Autonomia Erkidegoko beste organo batzuk.

Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian jasotzen diren bestelako eskubide batzuk ere.

Informazio osagarria: Gure web-orrian kontsulta dezakezu Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehaztua: www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/048100-capa2-eu.shtml

Araudia:

• Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorra (www.euskadi.eus/contenidos/informacion/normativa_dpd/eu_def/adjuntos/RGPD-2016_0679_eu.pdf).

• 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).

 

HAMABIGARRENA.- Administrazio Publikoetako Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 legeak 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari ebazpen honen kontra, hilabeteko epean, argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

 

*LANGILEAK KUDEATZEKO ZUZENDARIA