CCOO Irakaskuntza | 29 March 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

ADI EGON !!

BIZKAIKO autoeskolen hitzarmenaren gatazka - CCOOirakaskuntzaren JAKINARAZPEN BERRIA

    GATAZKAK AURRERA JARRAITZEN DU BIZKAIKO AUTOESKOLEN HITZARMENEAN

    08/04/2022.
    Autoeskolak

    Autoeskolak

    CCOOirakaskuntzak salatu egin ditu hitzarmen-mahaian negoziazioari berriro ekin ondoren soldaten arloan egindako aurrerapen eskasak eta patronalak proposatutako hobekuntza-eduki urriak. Egoera honek bizirik mantentzen du sektoreko tentsioa eta gatazka-giroa.

    CCOOirakaskuntzak langileen ordainsarietan, lanaldian, lan-osasunean, erretiroan, lan-baldintzak duintzeko duen erantzukizuna gogoarazi nahi dio APAVI patronalari. Langile hauen artean, eta prekarietatez jositako panorama orokorraren barruan, prekarietate ekonomiko handiena irakasle ez diren langileen eta zerbitzuetako langileen artean bizi da, eta hori da, halaber, genero-arrakala handiena sortzen duena.

    APAVIri dagokio hurrengo astelehen honetan bertan -apirilak 11- eta gehiago luzatu gabe, langileek pairatzen duten lan-prekarietatea gainditzera bideratutako sakoneko edukiak eta gatazka konpontzeko proposamenak aurkeztea.

    CCOOirakaskuntzak negoziazioarekin duen konpromisoari eusten dio, baina ez du onartzen aurrera egiten ez duen negoziazio bat luzatzeko patronalaren dinamika, eta, horregatik, ez du mobilizazioaren bidea baztertzen, patronalaren konpromiso-borondate hori bera agerian utzi gabe denborak aurrera egin ahala gehiago hurbiltzen den bidea dela baloratuz.

    Bilbon, 2022ko apirilaren 8an

    CCOOirakaskuntza