CCOO Irakaskuntza | 26 December 2024.

OHARRA

CCOOirakaskuntzak ez du bat egingo Euskadiko ikastetxe publikoetan bakarrik deitutako greba-egunekin

  • Deaildiaren aurrean sindikatuak duen posizioa jakinarazten du CCOOirakaskuntzak ohar honen bidez.

CCOOirakakuntzak Euskal Hezkuntza-legearen aurreproiektuaren balorazioa argi eta garbi negatiboa dela berretsi eta greba-deialditik bereizten du.

30/11/-0001.
CCOOirakaskuntza_idatzburua

CCOOirakaskuntza_idatzburua

CCOOirakaskuntzak ez du bat egingo Euskadiko ikastetxe publikoetan bakarrik deitutako greba-egunekin.

CCOOirakaskuntzak Euskal Hezkuntza Legearen Aurreproiektuari buruzko diagnostikoan bat egiten du hezkuntza-arloko erakunde gehienekin, grebarako deia egin duten sindikatuak barne, eta uko egiten dio lege-aurreproiektuari. Aurreproiektu honek, funtsean, etorkizunean publiko-pribatua hezkuntza-sistema dualak iraungo duela bermatu nahi du, eskola-segregazio sozioekonomikoa bultzatzen duena eta gure sistemak dituen arazoetako bat ere konpontzen ez duena.

Garrantzitsua da aipatzea aktiboki parte hartu genuela azaroaren 5eko Euskal Eskola Publikoaz Harro manifestazioaren antolaketan eta deialdian, euskal hezkuntza-sistemaren ardatz eta erdigune gisa Euskal Eskola Publikoa defendatzeko.

Lege-aurreproiektu honek ez du Euskal Eskola Publikoa hezkuntza-sistemaren erdigunean kokatzen, arreta unibertsalaren gutxieneko bermearen bigarren mailako zereginera baztertuz. Bestalde, itunpeko eskoletako langileek pairatzen dituzten arazoetatik bat bera ere ez du konpontzen, besteak beste: lan-baldintza okerragoak , gardentasun gabeko kontratazio- eta kaleratze-sistema pribatua. Lege-aurreproiektuak berma eman nahi dio, enpleguaren prekarizazioa bultzatzen duen sare pribatuari, jaiotza-tasaren beherakadaren ondorioz lanpostuen zalantzazko etorkizunarekin, matrikulazioan lehia basatia eragiten duena, eta zentro handien eta txikien arteko elkarrekiko kanibalismoa eragiten duena.

Horregatik, eta aldarrikapen gehienekin bat etorri arren, CCOOirakaskuntzak ezin du parte hartu gure hezkuntza-sistemako langileen ia % 50a deialdietatik kanpo uzten duen greba-deialdietan, lege-aurreproiektu honek itunpeko sareko langileei mesede egingo balie bezala.

Horretaz gain, izaera politiko nabarmena hartu duen greba-deialdia da, eta CCOOirakaskuntza klaseko sindikatu konfederala izanik, ezin izan ditu sindikatu deitzaileekin partekatu greba-manifestuak jasotzen dituen aldarrikapen batzuk, oso politikoak direnak, eta, gure ustez, nolabaiteko kutsu baztertzailea dutenak.

CCOOirakaskuntzak herritarrei eta hezkuntza-komunitateari, Euskal Eskola Publikoaz Harro Plataformak duen dinamika babesteko eta bertan parte hartzeko deia egiten die.

Euskal Eskola Publikoaren Alde. Hezkuntza Lege Honi ez!