CCOO Irakaskuntza | 29 March 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

ADI !!

IRAKASLE PUBLIKOEN MAHAI SEKTORIALAREN AZKEN BERRIAK

    AURREKO OSTIRALEAN, AZAROAK 18, LAKUAN IZANDAKO MAHAI-BILERAREN ONDOREN, HAINBAT BERRIKUNTZA ABIAN DAUDEN EPE PROZESUEN INGURUAN

    25/11/2022.
    CCOOirakaskuntza_idatzburua

    CCOOirakaskuntza_idatzburua

    IRAKASLE PUBLIKOEN MAHAI SEKTORIALAREN AZKEN BERRIAK

    AURREKO OSTIRALEAN, AZAROAK 18, LAKUAN IZANDAKO MAHAI-BILERAREN ONDOREN, HAINBAT BERRIKUNTZA ABIAN DAUDEN EPE PROZESUEN INGURUAN

    1. Egiteke dauden EPE prozesuei buruzko informazioa

    Aurreikuspenen arabera, 2023ko maiatzean ezagutuko dira merezimendu-lehiaketaren bidez, plaza bat lortuko duten pertsonak. Karrerako funtzionario izendapena urte bereko urrian edo azaroan egingo da, plazarik gabe geratu diren beste pertsona batzuekin hilabete horietan ematen diren erretiroak bete ahal izateko.Gaur egun Hezkuntza Sailak honako data hauek aurreikusten ditu ohiko eta ez baztertzaile EPErako:Lehen Hezkuntza: 2023ko iraila-urriaBigarren Hezkuntza: 2024ko urtarrila-otsaila (aldez aurretik maiatza-ekaina izango zela uste zen)

    Aldaketa “arina” EPE sisteman. Hemendik aurrera gai idatzia, hitz ordua ematen digun egunean irakurri beharko da epaimahaiaren aurrean. Bukaeran, galderak egiteko aukera egongo da.Hezkuntza Departamentuak bi EPE motak asteburu berean egitea proposatzen du baina CCOO irakaskuntza ez dator bat ideia horrekin. Oraindik ez dago erabakita egun batean ohiko EPEa egingo den eta hurrengoan ez baztertzailea, edo gaien garapena egun berean egingo den eta ohiko EPEaren kasu praktikoa hurrengo egunean.EPE ez baztertzailean, ez da kasu praktikorik egongo inongo espezialitatean.Hezkuntza Sailak SMS informatiboak bidaltzeko asmoa du, epaimahaiak merezimenduen baremazioa amaitutakoan.

    2023ko lekualdatze-lehiaketan, Eusko Jaurlaritzak merezimendu-lehiaketan plaza lortu duten pertsonek eta aurretik plaza lortu duten funtzionarioek parte hartzeko asmoa du.

    2. Lanbide Heziketako Irakasle teknikoak

    Datozen hilabeteetan deialdia ateratzea espero dute, LHko irakasle teknikoen kidegoko funtzionarioak bigarren hezkuntzako kidegora aldatu ahal izateko.

    Ahaleginak egingo dira unibertsitateko titulaziorik ez duten LHko irakasle teknikoak mantentzeko, nahiz eta merezimendu-lehiaketaren edo baztertzailea ez den EPEaren bidez plaza lortuko ez balute, 2026ra arte gutxienez. Hala ere, baliteke ere aurrerago jarraitzea.

    Agur bero bat.

    Unibertsitatez kanpoko irakaskuntza publikoko taldekide iraunkorrak

    CCOOirakaskuntza