CCOO Irakaskuntza | 26 April 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

ADI !

Lanbide-heziketako integrazio prozesuaren deialdia

  • Gaur argitaratu da EHAAn

Gaur argitaratu da EHAAn lanbide-heziketako irakasle teknikoak Bigarren Hezkuntzako kidegoan sartzeko prozesua arautzen duen deialdia.

13/04/2023.
EHAA_20230413_agindua

EHAA_20230413_agindua

Eskabideak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa da, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera (apirilaren 14tik maiatzaren 15era, biak barne).

Deialdiaren xehetasun guztiak deialdiaren barruan (LOTUTAKO DOKUMENTAZIOA) eta webgunean aurki ditzakezue, esteka honetan:

https://www.euskadi.eus/irakasleak-lanbide-heziketa-integrazio-prozesua/web01-a3hklair/eu/

Graduko edo lizentziaturako titulazioa izanik, Bigarren Hezkuntzako kidegoan sartu nahi duten KARRERAKO FUNTZIONARIOAK Hezigunean sartu ahal izango dira horretarako prestatutako formularioan eta integrazio-laukia markatu. Bi prozesu egingo dira, gai hori arautzen duen Estatuko araudiak eskatzen duen bezala:

- Lehenengo prozesuak 2021eko urtarrilera arteko atzeraeragina izango du, edo titulazioa lortzen den unera artekoa (bietan zaharrena). Hori izango da, hain zuzen, 2023ko apirilaren 14an (bihar) irekiko den prozesua.

- Bigarren prozesua lehenengoa amaitu ondoren hasiko da, eta 2026ra arte egongo da irekita. Aldi horretan, gradu- edo lizentzia-titulu bat lortu dutela egiaztatzen duten pertsonak bigarren hezkuntzako kidegoan sartu ahal izango dira, eskaera egiten duten unetik aurrera. Prozesu honen deialdia hurrengo asteetan argitaratuko da, eta abisatuko dizuegu.

Bigarren hezkuntzako kidegoan sartzen ez diren langileak desagertuko den lanbide-heziketako kidegoan geratuko dira.

Deialdiaren II. eranskineko espezialitateei dagokienez, automatikoki integratuko dira Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidego berrian.

Lotutako dokumentazioa
Lotutako dokumentazioa