CCOO Irakaskuntza | 27 April 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

Jaurlaritzak irakasle-kolektiboarekin konprometitutako erretiro-saria

CCOOirakaskuntzak erretiro-saria ordaintzea eskatu dio Hezkuntza Sailari

    Sindikatuak irakasle funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituen Akordioan aitortutako eskubidea eskatzeko milaka irakaslek egindako erreklamazioarekiko konpromisoa berretsi du. Akordioa 2010ean sinatu zen, eta 2012tik etenda dago.

    15/11/2023.
    Erretiro-saria

    Erretiro-saria

     

    CCOOirakaskuntzak, egun indarrean dagoen akordioaren sinatzaile den horretan eta euskal aurrekontuen lege batek noiz arte zehaztu gabe eskubide hori etentzat jo zuen unetik, demanda judizial ugari aurkeztu dituela gogorarazi du.

    Demanda horietako batzuk Lehen Auzialdian irabazi ziren, eta, ondoren, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak baztertu egin zituen, beste kolektibo batzuei ere gertatu zaien bezala.

    Hala ere, CCOOirakaskuntzak 68. artikuluaren ("borondatezko erretiroa") baliozkotasuna defendatzen jarraituko du, artikulu hori sortzearen arrazoiarekin konprometituta baitago: ezinbestean adin altuegietarantz doan plantilla lehenbailehen berritzea.

    CCOOirakaskuntzak printzipio hori bera aldarrikatzen duen edozein erakunde edo plataforma babestuko du.