CCOO Irakaskuntza | 30 December 2024.

CCOO -sexu jazarpenaren eta sexuagatiko jazarpenaren- BEHATOKIA

A25 · Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna · MANIFESTUA #akabo! #kontaDezagun

    Ondo dakigu aipatzen ez dena ez dela existitzen. Ez dena zenbatzen ezta ere. Beharrezkoa da beraz emakumeen aurkako indarkeriaren inguruko zenbakiei so egitea, sistema patriarkalaren maxima baitira.

    19/11/2023.
    A25 - 2023 manifestuko esku-orria

    A25 - 2023 manifestuko esku-orria

    • CCOO -sexu jazarpenaren eta sexuagatiko jazarpenaren- BEHATOKIA
    • A25 MANIFESTUA

     

    Genero indarkeria, bere zentzurik zabalenean, emakumeen aurkako indarkeria era guztiak hartuta, mundu osoan hedatuen dagoen delitua da.

    - Hiru segundoro neskatxa bat derrigortzen dute ezkontzera.

    - Munduan 3 emakumetatik batek indarkeria fisikoa edo sexuala jasan du bere bizitzan zehar.

    - 3 milioi neskatila ablazio biktima dira urtero.

    - Bortxaketak arma moduan erabiltzen dira gatazka guneetan.

    - Emakumeen erailketa gehienak bikotekideek edo bikotekide ohiek egiten dituzte.

    - Salerosketaren biktimen %71 emakume eta neskatilak dira (ACNUR, 2019).

     

    Ezin ditugu emakume etorkinak ahaztu, migrazio prozesuetan, askotan, bortxatuak edo salerosketen biktima, ez dute izaten gainera errefuxiatu estatusa ziurtatuta helmuga herrialdeetan. Palestinako emakumeak ere ez ditugu ahaztuko, Gazan bonben menpe, elikagai, elektrizitate, botika eta urik gabe, horietako 50.000 haurdun, eta are gutxiago ahaztu gure ahizpek Afganistanen, Iranen, Libian, Sudanen edo Bangladeshen, besteak beste, jasaten duten errepresio gogorra.

     

    EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN NEGAZIONISMOA

    Eraildako emakumeak ez dira zifra hutsa.

    Indarkeria matxista onartezina da, emakume bakar batez ariko bagina ere, ez dugu erailketa bakar bat ere onartuko. Gizarte osoaren porrota da.

     

    SEXU JAZARPENA ETA SEXU ARRAZOIENGATIKO JAZARPENA

    Sexu jazarpenak “zikindu egiten du " eta estali egin ohi da. Estaltzen jarraitzen da aurten iskanbila sortu duen "Rubialesen kasuak" sexu jazarpena agenda publikoan jarri duen arren, komunikabideek egindako jarraipenak ikusarazten lagundu duen arren eta gizarte onarpenarekin hausten lagundu duen arren.

     

    CCOOk AURRERA PAUSUA EMAN DU

    #akabo! 

    Aski da! eta honen ingurukoa kontatuko dugu, bai noski ... Tira, #kontaDezagun

     

    CCOO EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREKIN BUKATZEKO BIDEAN

    CCOO sindikatu feminista da. Beraz,

    - urtero bezala, mugimendu feministak deitutako ekimen eta manifestazio bateratu guztiekin bat egiten dugu hiru lurraldeetan.

    - eta CCOOko kideon ahotsa entzunaraziko dugu:

    · Sexu jazarpenari ez!

    · Indarkeria matxista gehiagorik ez!

    · Sexu jazarpena ere indarkeria matxista da!

    · Sexu jazarpenik gabeko lantokiak!

     

    GORA BORROKA FEMINISTA !!

    Lotutako dokumentazioa
    Lotutako dokumentazioa