CCOO Irakaskuntza | 22 January 2025.

GREBA Hezkuntza Publikoan

Familia-ikasleentzat gutuna

  • Irakasleak: U22-23 eta O26-27
  • Haurreskolak: U28-29 eta O12-13
  • Sukalde eta Garbiketako langileak: U30-31 eta O19-20

Hezkuntza Publikoan Lan-baldintzak hobetu !!  Hemen eta orain erabakita!

21/01/2025.
GREBA_Publikoa_familiak

GREBA_Publikoa_familiak

 

Hezkuntza publikoko grebak

Hezkuntza publikoan lan egiten dugun Sukalde eta Garbiketako, Haurreskolak Partzuergoko langile zein Irakasleek greba ziklo batera gaude deituak. LAB, Steilas, ELA eta sindikatuek Urtarrilerako eta otsailerako deitu gaituzte grebetara.

Izan ere, 15 urte daramatzagu gure lan baldintzak arautzen dituzten hitzarmenak eguneratu gabe. Eta honek eskoletan gure lana modu egokian egitea eragozten digu.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak milaka bileratan enredatzen gaitu, baina hezkuntza publikoko langileon lan baldintzak eta eskolen egoera hobetzeko beharrezkoak diren baliabide, inbertsio eta neurriak ez ditu proposatzen.

Hauek dira grebetan aldarrikatzen ari garen aldarrikapen nagusiak:

lan-zamak arintzeko neurri zehatzak adosteaerretiroa aurreratzeko plantillen gazteberritze plana garatzeagaldutako erosahalmena berreskuratzeaenplegu publikoa egonkortzea eta jaiotza tasaren gorabeherak aprobetxatuz aldebakarrez erabakitzen ari diren ikastetxe publikoen fusio, itxiera eta enplegu suntsiketa gelditzealangileon lan-osasuna bermatzeko azterketa eta neurri zuzentzaile adostuak ezartzeaHezkuntza publikoko sistema osoa euskaldunduko duen hezkuntza politikak abiaraztea,kalitatezko berdintasun eta hezkidetza plan egonkorrak garatu ahal izateko baliabideak jartzea.

Eta hauek deitu ditugun greba egunak:

Irakasleak: U22-23 eta O26-27Haurreskolak: U28-29 eta O12-13Sukalde eta Garbiketako langileak: U30-31 eta O19-20

Dinamika honen baitan abian jarriko ditugun ekimen eta mobilizazioekin bat egitera animatzen dugu hezkuntza komunitate osoa, langile, familia zein ikasle.

Hezkuntza Publikoan Lan baldintzak hobetu,

Hemen eta orain erabakita!

 

Lotutako dokumentazioa
Lotutako dokumentazioa