CCOO Irakaskuntza | 12 March 2025.

GIZARTE EKIMENA

Gizarte Ekimeneko azken elkarretaratzea Donostian

    Ehun ordezkari bildu gara Donostian Hitzarmena orain sinatu behar dugula aldarrikatuz 

    06/02/2025.
    Kristau Eskolaren ate aurrean

    Kristau Eskolaren ate aurrean

     

    Kaixo guztioi!! Egun on denoi!!

    Plazer bat da beti zuek ikustea... gaurko bilkuraren arrazoia ordea ez da poztekoa!

    Urtebete pasa da Greba amaierako akordioa sinatu genuenetik!!

    Baina oraindik hitzarmenik gabe jarraitzen dugu! Eta hau Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalen fede txarra eta utzikeriaren ondorioz!!

    Akordioaren zati batzuk betetzen ari dira ikastetxe batzuetan baina, hori bai, gai batzuetan soilik. Aplikatzeko moduak eta denborak ordea ez dituzte adostu !! horregatik tutoretza plusa eguneratu gabe jarraitzen dute ordaintzen esaterako!!

    Epaitegietara joatera behartu gintuzten adostutako soldata igoerak kobratu ahal izateko ere. Eta epiategiek beraiek ere arrazoia eman ziguten!! EAEko Auzitegi Nagusiaren epaia erabat argia da!! Greba amaierako akordioa indarrean dago, soldatak ordaindu behar dira eta akordioa bete behar da.

    Kontzeptu guztietan eta behar bezala ez bada ere, adostutako igoerak ordaintzen ari dira eskola askotan.

    Hala ere, Kristau Eskola patronal nagusiak epaia errekurritzea erabaki du. Lotsagarria eta joku arau guztiak hausten dituen jarrera!

    Azken Mahai Negoziatzailea urtarrilaren 10ean izan behar zen, baina patronalek bertan behera utzi zuten osasun arrazoiak medio. Jadanik otsailean gaude. Eta Sindikatuek beste data bat jartzeko eskatu eta mobilizazio berriak deitu ditugun arte, ez dute erantzun. Atzo arratsaldean jaso genuen mahairako deialdia otsailaren 20rako.

    Gaur, otsailaren 6an, greba amaierako akordioa sinatu zenetik urte oso bat bete da!! Eta urtemuga honetan hemen bildu garenok Kristau Eskolari zera esaten diogu:

    Urte bete igaro dela!! eta nahikoa dela!

    Orain arteko fede txarra eta utzikeria albo batera utz dezatela

    Eta behingoz 22-24 hitzarmena sina dezatela!!

    Hau lortu arte, gure esku dauden tresa guzti guztiak erabiltzen jarraituko dugu!! Ez dezatela zalantzarik izan!!

    Gora Gizarte Ekimeneko langileak!! Gora zuen borroka!! Gora zuek!!!

    Lotutako dokumentazioa
    Lotutako dokumentazioa