CCOO Irakaskuntza | 12 March 2025.

O11 | NESKA ETA EMAKUME ZIENTZIALARIEN NAZIOARTEKO EGUNA

Ikertzaile-karrera bultzatu

    CCOOirakaskuntzak prestakuntza, sentsibilizazioa eta baliabide pertsonalak eta materialak eskatzen ditu, neskek STEAM karreretan parte har dezaten motibatzeko.

    11/02/2025.
    2025_Neska eta Emnakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna

    2025_Neska eta Emnakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna

     

    Gure etxeko gizartea aurrera doa berdintasunaren arloan, poliki-poliki, baina aurrera doa. Genero Berdintasunaren Europako Indizearen laugarren tokian gaude. Baina bide luzea dugu oraindik egiteke.

    Hala eta guztiz ere, hezkuntzari eta zientziari buruzko datuek genero-arrakala garrantzitsuak daudela adierazten digute, batzuk kezkagarriak, batez ere zientziaren, teknologiaren, ingeniaritzaren, arteen eta matematikaren arloetan (STEAM). Unibertsitatean ikasketa horiek aukeratzen dituzten emakumeen ehunekoa ELGAko (OCDE) eta Europar Batasuneko batez besteko estatistikoen azpitik dago, %13 besterik ez.

    Lanbide Heziketako ikasketen aukeraketak unibertsitateetako patroi bera errepikatzen du, diziplina teknologiko eta zientifikoetan emakumeen presentzia txikia baita. Esate baterako, Informatika eta Komunikazioak lanbide-arloko titulazioetan, neskak %17,1 dira Oinarrizko Mailan, %8,5 Erdi Mailan eta %14,9 Goi Mailan.

    STEAMetan emakumeen presentzia hobetzeko, emakumeen erreferente gehiago, curriculumak, hezkuntza-materialak eta emakumeen presentzia duten testuliburuak behar dira.

    Jakina, ikerketa-karreran emakumeak bultzatzea beharrezkoa da; izan ere, gutxiengoa dira erantzukizun eta lidergo zientifikoko postuak lortzen dituztenak ( %26,8 Unibertsitateko katedradunak dira unibertsitate publikoetan, Generoko soldata-arrakala azterlanaren arabera, eta % 26,9 ikerketa-irakasleak CSICen, Emakume ikertzaileak 2024 txostenaren arabera).

    Ikastetxeetan, genero-ikuspegia eta berdintasuna urte osoan landu behar dira, eta ez egun seinalatu batzuetan bakarrik. Horretarako, hezkuntza-komunitate osoaren prestakuntza eta sentsibilizazioa behar direla azpimarratzen dugu CCOOirakaskuntzan, giza baliabideak eta baliabide materialak emanez ikastetxe guztiei eta gizarte- eta hezkuntza-zentroei, adibidez, ikastetxeetako berdintasun-arduradunek ordu-kreditua edukitzetik hasita.