CCOO Irakaskuntza | 26 June 2025.

14_iCCOO

HARROTASUNAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Orain inoiz baino gehiago, lantokira armairurik gabe

    Orain inoiz baino gehiago aniztasuna ospatzen dugu, benetako berdintasuna aldarrikatzen dugu eta sindikalismoren eskutik LGTBI+ pertsonen eskubideen alde borrokatzen jarraitzen dugu

    22/06/2025.
    Lantokira Armairurik Gabe

    Lantokira Armairurik Gabe

     

    2025ean 20 urte beteko dira gure herrian berdintasunezko ezkontza indarrean jarri zenetik, urte askotako borroka eta aktibismoaren ondoren. Kode Zibilaren 44. artikuluan erantsitako 18 hitzak honako hauek izan ziren: "Ezkontzak baldintza eta ondorio berberak izango ditu ezkongai biak sexu berekoak edo desberdinekoak direnean".

    GURE HERRIA AITZINDARIA IZAN ZEN ORDUAN, ETA AITZINDARI IZATEN JARRAITUKO DUGU

     

    Orain, inoiz baino gehiago, LGTBI+ eskubideak demokraziaren muga dira, mundua zeharkatzen duen eta Europar Batasunera iristen den olatu erreakzionarioaren aurrean. 2025eko martxoaren 18an, Hungaria mundu demokratikoan Harrotasunaren martxak debekatu zituen lehen herrialdea bihurtu zen, Europaren bihotzean beste herrialde batzuek, Poloniak edo Bulgariak kasu, beren politika diskriminatzaileekin jarraitzen duten bitartean. Ezin gara geldirik geratu.

    Gure herrialdean ere, PPk eta Voxek gobernatzen dituzten udalek ostadar banderei betoa jartzen diete, hezkuntza afektibo eta sexualari oztopoak jartzen dizkiote eta gorroto-diskurtsoei ahotsa ematen diete.

    Aniztasuna, askatasuna eta eskubideak baldintza berdinetan egikaritzea defendatzea funtsezkoa da gure gizarte- eta bizikidetza-eredurako, pertsona guztien identitatea, sexu-orientazioa eta genero-adierazpena edozein direla ere. Eta funtsezkoa da IRAKASKUNTZA_CCOOren klaseko sindikalismoarentzat. Izan ere, langileak dira beti, langile-klase zabala eta askotarikoa, herrialde hau aurrerarazi duena, atzerakadak gehien pairatzen dituena.

    EZ DUGU ONARTU IZAN, EZTA ONARTUKO ERE

     

    Aniztasunaren alde, berdintasunaren alde, justiziaren alde, eskubideen alde, 2025 honetan ozenki esaten dugu:

    ORAIN INOIZ BAINO GEHIAGO, LANTOKIRA ARMAIRURIK GABE!

     

    #AntolatuZureHarrotasuna

    #OrganizaTuOrgullo

    Lotutako dokumentazioa
    Lotutako dokumentazioa