CCOO Irakaskuntza | 4 April 2026.

I-BEST 2026

Parte har ezazu Hezkuntzaren Osasunaren eta Langileen Ongizatearen Nazioarteko Barometroan! (I-BEST 2026)

  • ¡Participa en el Barómetro Internacional de la Salud y del Bienestar del Personal de la Educación! (I-BEST 2026)

Hezkuntzan lan egiten duzu?  Zure esperientziak asko balio du. Zure erantzunek zuzenean lagunduko dute mundu osoko hezkuntza-langileen osasuna eta ongizatea hobetzeko irtenbideak identifikatzen... zure denboraren 15 minutu baino ez ditugu behar.

20/01/2026.
Parte hartu inkestan!

Parte hartu inkestan!

 

Zer da I-BEST?

I-BEST (International Barometer of Education Staff) nazioarteko barometroa da, eta hezitzaileen osasunari eta lan-ongizateari lotutako faktoreak ebaluatzen ditu. Inkestaren 3. edizioa da hau (2021aren eta 2023aren ondoren), eta 11 herrialde eta lurraldetako 35.000 parte-hartzaile inguru izan zituen. Emaitza horiei esker, hezkuntzako langileen lan-baldintzak hobetzeko eskaerak bultzatu dira, eta erronka horien bilakaerari jarraitzea eta ekintza-palanka berriak identifikatzea ahalbidetuko dute.

Nork har dezake parte? Hezkuntza-erakunde batean 3-18 urteko ikasleekin lan egiten duten hezkuntza-langile guztiek (irakasleek, administrariek, hezitzaile eta laguntzaileek, zuzendaritzakoek...) [erantzun guztiak anonimoak dira].

I-BESTi eta aurreko edizioetako emaitzei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, egin ezazu klik hemen.

I-BEST, MGEN mutuaren eta Hezkuntzaren Nazioarteko Federazioaren artean zuzentzen dute. MGEN, Frantziako funtzio publikoaren osasunaren lehen mutualitatea eta nazioarteko babes sozialaren eragile aitortua da. Bestetik, Hezkuntzaren Nazioarteko Federazioa, 180 herrialde eta lurraldetan hezkuntzako 33 milioi langile inguru ordezkatzen dituen nazioarteko federazio sindikala dugu.

Osasun Publikorako MGEN Fundazioak jasotzen ditu datuak, eta inkestaren zorroztasun zientifiko eta metodologikoa bermatzen du.

Estatuan, CCOO (Enseñanza) Langile Komisioen Irakaskuntza Federazioak zabaltzen du inkesta, hezkuntza-langileen eta sindikatuaren ahotsa entzunarazteko.

 

INKESTARA JOAN