CCOO Irakaskuntza | 27 November 2026.

CCOO sindikatuaren lorpena

% 4,5eko soldata-igoerak itunpeko langileei ere egiten die mesede

  • Ordainketa eskuordetuaren barruan daudenek Estatuko Funtzio Publikoaren Ministerioarekin hitzartutako soldata-igoera ikusiko dute beren nominetan.

21/11/2026.
CCOOri ESKER_GIZARTE EKIMENA

CCOOri ESKER_GIZARTE EKIMENA

CCOO sindikatuaren presioari esker, Estatuko gobernuak % 4,5eko igoera onartu du 2027rako, eta horri beste % 0,5 gehituko zaio, KPIaren arabera: Beraz, % 5era irits daiteke guztira, Funtzio Publikoko Ministerioarekin negoziazio-mahaian hitzartutakoaren arabera.

Hurrengo urratsa patronalek erantzukizuna beren gain hartzea da eta hobekuntza horiek aitzakiarik gabe langile guztiei helaraztea ordainketa eskuordetuan, hau da, Administrazioaren bidez ordaintzen dituenei. Eta bide horretatik Euskadiko irakaskuntza publikoko funtzionarioei soldata-igoera horiek iritsiko zaien antzeko moduan Euskadiko Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako langileei ere bai, hasiera batean ordainketa eskuordetuaren bidez.

Beste sindikatu batzuk patronalaren aurrean zeharka jarri izan dira itunpeko irakaskuntzaren langileentzat soldata- taulak zorrotz babesteko eta sinatzeraino eramateko orduan, badira soldata duinak eta igoerak lortzeko etxetik kanpo mugitzeari muzin egiten dioten sindikatuak ere, Estatuko esparruan borrokatzea beharrezkoa egiten denean, baita patronala edo/eta Administrazioa molestatu ez nahian edozein gauza sinatzeko prest agertzen direnak, prekarietatera kondenatuz egoera ahulena duten langileak, horrelakoetan CCOOk sinatzeari uko eginez; gu, aldiz, negoziazio lanetan izan gara beti eta edonon soldatak benetan hobetu daitezkeen. Eta lortu dugu!

Egiazta ezazu hemen nola hobetzen den zure nomina. Erabil ezazu CCOO soldata-kalkulagailuan eta atera kontuak!

Gehien behar duzunean, CCOO.