CCOO Irakaskuntza | 24 April 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

Unibertsitateaz kanpoko publikako irakasleen mahai sektoriala. 18-04-18

    Gaurko apirilak 18 ko mahai sektorialaren bileran, administrazioak akordiorako bere proposamena idatziz eman digu. 2017 ko abendukoarekin alderatuz gero oso antzekoa izan arren, hobekuntzarik dakarrenik ezin zaio ukatu. Esanguratsuena lehenagokoan iada ageri zen: haur eta lehen hezkuntzan ordezkapenak lehenengo egunetik aurrera eta aurretik ikusitako baja delakoetan eta gainontzeko urratseetan hirugarren egunetik aurrera, LEP zabalen planteamendua datozen urteetarako , 1/3 bateko lan ordutegiaren murrizketa 60 urtetik gorakoentzat, tutoritzaren bikoizketa haur eta lehen hezkuntzan erratio handienarekin jokatzen denean eta gutxienez heziketarako laguntza beharra duten 5 ikasle daudelarik, lehen hezkuntzako zentroen kudeaketarako administrari lan postu berrien sortzea eta langile bitartekoen egonkortasun sistema
    berriaren azterketa.

    18/04/2018.

    Guzti honi eta berritasun moduan ondokoa eransten zaio: LEP rako 500 lanpostu gehiago bitartekotasun tasa lau puntutan (%13 arte) gutxiagotuko zelarik, ordezkapenak lehen egunetik aurrera baja delakoa, gutxienez astebetarako den kasu guztietan, orduak direla eta kreditu handiagoa hiru urteetako geletan. Hauetaz gainera, estatuaren mailan lan publikoaren hobekuntzari dagokionean, CCOO-k adostutako soldataren % 8.79 aren igoerarena eta gaixotasunak
    direla medio bajatan %100 aren osagarritasuna onartzearena.

    CCOO Irakaskuntza-tik izandako krisiaren eraginez gertatutako lan baldintzen murrizketak berreskuratzeko bidean, proposamen hau gainera handia den lehenengo urrats, moduan jasotzen dugu, publikoa den hezkuntza sistemaren hobetzea suposatzen duena. Hobekuntza guztiak epe laburrean indarrean sartuko direla eta bitartekoen langilegora zabalduko direla ( baimenak eta
    adina dela medio lan ordutegiaren murrizketa) itxaropenarekin.

    Akordio hau sinatuko ote den, datorren maiatzak 4 ko mahai sektorial batetara deitu gaituzte erabakia hartzeko.

    Lotutako dokumentazioa
    Lotutako dokumentazioa