CCOO Irakaskuntza | 29 March 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

Ikasturte honetan ere lan hitzarmenaren alde mobilizatzen jarraituko dugu

    Ikasturte berria hasi berri dugu, baina Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako langileok Lan Hitzarmen berririk gabe jarraitzen dugu. Sindikatuok patronalei aurkeztutako plataformak 5 eduki nagusi jasotzen ditu: enplegua bermatuko duen akordio bat, eroste ahalmenaren berreskurapena, langile kidego guztien lanaldia erregulatzea (Haur Hezkuntzaren lehen ziklotik Lanbide heziketaraino, irakasle ez direnak barne), eta bereziki prekarizatuen eta feminizatuen dauden Hezkuntza-laguntzako espezialista zein Hau Hezkuntzako lehen zikloko langilegoaren lan baldintzen hobetzea.

    Patronalak ordea erabateko inmobilismoan daude sarturik eta eduki hauek erantzunik gabe jarraitzen dute.

    11/09/2018.
    Gizarte ekimena greba urriak 9 eta 10

    Gizarte ekimena greba urriak 9 eta 10

    Sindikatuok negoziaziorako borondatea eta pazientzia sobera erakutsi dugu, baina azken Lan hitzarmenetik ia 10 urte pasa ondoren, eroste ahalmenean %10etik gorako galera izan ondoren, gure lan baldintzetan gero eta irizpide murriztaileagoak aplikatzen direla ikusi ondoren, eta gero eta lan baldintza prekarioagoetan lan egin beharrean aurkitzen garela ikusita, pasa den ikasturtean mobilizazio dinamika bati ekin beste biderik ez ziguten utzi sektoreko patronalek. Horrela, antolatu genituen elkarretaratze, manifestazioa eta grebek langileen babes zabala jaso zuten, 5.600 lagunetik gora bildu zituzten manifestazioak burutu genituelarik.

    Sindikatu guztiok adostu eta langileok babestu dituzuen eduki eta aldarrikapenek erantzuna izango badute, ikasturte honetan ere, mobilizazioaren bidetik jarraitu beharko dugu hain geldirik dagoen patronala mugiarazi dadin.

    Beraz, ikasturte amaieran aurreikusi eta publiko egin genuen mobilizazio egutegiari jarraiki, langile guztiak animatzen zaituztegu Lan Hitzarmen berriaren alde mobilizatzen jarraitzera.

    Mobilizazio hauen artean, Ostegunetan ikastetxeetan beltzez jantzita eta Lan Hitzarmenaren aldeko txaparekin elkarretaratzeak egitera ( “Ostegun beltzak” ), lan orduz kanpoko ihardunaldietan parte ez hartzera (0 kolaborazioa ekimenaren baitan) eta Urriak 9 eta 10erako aurreikusita dauzkagun greba egunetan antolatuko ditugun manifestazio eta ekintzetan parte hartzera animatzen zaituztegu!!

    Euskal Herrian 2018ko Irailak 11an.

     

    *Alboko dokumentazioan hitzarmen berri baterako aldarrikapen nagusiak dauzkazue

    Lotutako dokumentazioa
    Lotutako dokumentazioa