CCOO Irakaskuntza | 27 April 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

Euskadiko CCOOk eta gainontzeko sindikatuek Arabako Esku-hartze Sozialeko II. Hiztarmena sinatu dute hobekuntza esanguratsuekin

    Arabako Esku-hartze Sozialeko II. Hitzarmenak hobekuntza esanguratsuak jasotzen ditu negoziazio luze eta gogorraren fruitu. Abenduan hiru greba egin eta gero, Arabako Foru Aldundiak egin nahi zuen desindexazio legearen sarraskia ekiditeko, 5 sindikatuek ELA, CCOO, LAB, ESK eta UGTk hobekuntza esanguratsuak dituen eta administrazio publikoen gizarte zerbitzuen zati handi bat hartzen duen sektore oso batentzako hitzarmena sinatu dute

    12/04/2018.
    intervención social y diversidad funcional

    intervención social y diversidad funcional

    Arabako Esku-hartze Sozialeko II. Hitzarmenak hobekuntza esanguratsuak jasotzen ditu negoziazio luze eta gogorraren fruitu. Abenduan hiru greba egin eta gero, Arabako Foru Aldundiak egin nahi zuen desindexazio legearen sarraskia ekiditeko, 5 sindikatuek ELA, CCOO, LAB, ESK eta UGTk hobekuntza esanguratsuak dituen eta administrazio publikoen gizarte zerbitzuen zati handi bat hartzen duen sektore oso batentzako hitzarmena sinatu dute:

    Indarraldiaren 4 urtetan (2017-2020) soldata igoerak jaso dira %2 (2018), %2,5 (2019) eta %3 (2020) hitzarmena indarrean dagoen bitartean erosteko ahalmena mantentzeko bermearekin, urteko lanaldia 32 ordutara murriztu da,”lanaldi bereziko” osagarri berri bat erantsi da, baita “lokalizatu gabeko goardia”, lanpostu hutsak eta lanpostu berriak, etengabeko prestakuntza, segurtasuna eta osasuna, lanaldi gehiegiko orduak, txanda plusa, senideak zaintzeko eszedentzia eta subrogazio klausula gaietan ere hobekuntzak ezarri dira.

    Euskadiko CCOO poztu egiten da hitzarmenaren sinaduragatik, sektore publikoko gizarte zerbitzuak aurrera ateratzen dituzten langileen aitortzan aurrera pausua delako. Norabide horretan aurrera egiten jarraituko dugu.

    Era berean, Zentral sindikalak kezka agertu du Bizkaian sektore honetako hitzarmenaren negoziaziaoren egoera dela eta. Apirialren 12an, Arabako hitzarmena sinatu eta ordu batzuk geroago, Bizkaian, CCOO, LAB, ESK eta UGT sindikatuek mobilizazioetara deitu dituzte esku-hartze sozialeko langileak administrazioei, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Udalei lan duintasuna eskatzeko, lan baldintzak izoztuta daude hitzarmen kolektiboari aterabidea bilatzen zaion bitartean. Hitzordua apirilaren 25ean izango da 18:30ean Bilboko Udalean giza katea egiteko.

    Euskadiko CCOOk administrazioei eta Gizardatz patronalari erantzukizuna, inplikazioa eta babaesa eskatu die sektoreko langileek egiten duten lanari aitortza emanez eta Bizkaiko hitzarmen kolektiboaren negoziazioan. Gizarte zerbitzuen hobekuntza sektoreko lan baldintzak hobetzetik pasatzen dira.