CCOO Irakaskuntza | 26 April 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

PISA txostena, Cambridge, errebalidak eta beste batzuk

Kanpoko ebaluazioek hezkuntza inklusiboari erasotzen diotela salatzen du CCOOek

    Eta zera kritikatzen du: aipatu probok ez dutela irakasleen parte-hartzea kontuan hartzen ezta hezkuntza elkartearen gainerakoena ere, ez dutela hobekuntza programetarako aukera ematen, pribatizatuta daudela -funts publikoen desbideratze garrantzitsuari bide emanda-, eta maiatza bezalako eskola egutegian horren konplikatua den hilebete batean burutzen direla.

    11/05/2018.

    CCOOen Irakaskuntza Federazioak ohartarazten du PISA bezalako probek, gaitasunen ebaluazioek edo errabalida izenez ezagutzen direnek, hezkuntza inklusiboa lortzera bideraturik egon ordez, bere baitan helburu bihurtzen bukatu dutela. Beren emaitzek ez diete hobekuntza programei biderik ematen, kalitatea hobetzeko hezkuntza- eta gizarte-politikak sendotzera bideratutakoak. Eta are gehiago, LOMCEtik eratorritako lege-garapeneko arauak, Lehen Hezkuntzan errepikatzea bideratzen dutenak, ebaluazio horien ondorioen aurka doaz, errepikapenak gutxitzearen alde baitaude.

    Ikasturteko bi azken hilabeteotan, elebidun ziurtagiria duen Madrileko Elkarteko edozein institutu batean, osotasunaren %50,7an, hain zuzen ere, gutxienez, kanpoko 5 proba ezberdin burutuko dira: DBHko 2. mailako ingeleseko gaitasunarena; DBHko 4. mailako azken ebaluazioa edo errebalida; DBHko 4. mailako Cambridgeko probak; PISAren ebaluazioak, gehienbat ere DBHko 4. mailan eta ikastetxean ematen diren beste batzuk edo bere kontura ikasleek egiten ditzaketenak.

    Oro har, proba guzti hauen ezaugarririk deigarriena zera da: irakasleak eta gainerako hezkuntza elkarteak ez dutela esku hartzen ezta ebaluazioen aurrezagupena izaten. Gainera, behin baino gehiagotan, planteatu zein burutzean akatsak izan dituzte eta, horren berezia den hilabetean, maiatzean hain zuzen ere, ikasleak estres handi baten eraginpean jartzen dituzte, ikasleak garrantzitsunetik aldenduz: ikaskuntza eta ebaluazio arrunta, proba hauen zentzugabekeria indartuz.

    Gainera, CCOOek zera salatu nahi du: ebaluazioak -diagnostikotzat hartu nahi dena barne- ikastetxearen kontrol eta menderatze tresna gisa eta zenbait hezkuntza politiken legitimazio bezala erabiltzea, proba hauek ugaltzeak agerian utz dezakeen bezala. Ebaluazioaren interpretatze honek bere benetazko prestakuntza- eta diagnosi-helburuetatik urruntzen du.

    CCOOek PPren Gobernuari zera exijitzen jarraitzen dio: egungo arazoak konponduko dituzten neurriak ezartzea eta prestakuntza-ebaluazio etengabe, integral, diagnostiko eta orientatzaile eredu baten garapen, ikaslearen eboluzioa irizpidetzat duena eta kualitatiboa.

    Lotutako dokumentazioa
    Lotutako dokumentazioa