CCOO Irakaskuntza | 16 April 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

CCOO Irakaskuntzak bere poza azaldu nahi du sinatutako akordioagatik, baina negoziatzen jarraitu behar dela aitortzen du.

  • CCOO IrakaskuntzaK zimenduak funtsezkoak direla uste du baina eraikitzen jarraitu behar da.

Lortutako hobekuntzak nabariak dira, hala nola, lehen egunetiko ordezkapenak, hurrengo urteetan EEPra aterako diren ia 4.000 plaza, plantillak gehitzea, bereziki, Hezkuntza Premia zehatzak dituzten Ikastetxeetan (Lehen Hezkuntzan zein Bigarren Hezkuntzan datorren ikasturtetik) edo 2010eko Akordioan egon eta etenda zeuden eskubideak berreskuratzea, hala nola, 60 urte baino gehiagoko irakasleentzat eskola-orduak gutxitzea.

Dena den, oraindik azken hobekuntza hau bitarteko irakasleei luzatzea falta da. Horretarako, testu bat idatzita jaso da Administrazioa behartzen duena arazoari lehentasuna eman eta sei hilabetetatik pasa gabe konpontzen saitzaeko.

15/05/2018.
Firma acuerdo docentes

Firma acuerdo docentes

Txertatutako beste zenbait gai, oraindik lan negoziatzaile handiagoa eskatzen dutenak hurrengo mahaietan sartuko dira, hala nola, bitarteko irakasleen egonkortasuna, ikasle errepikatzailen ratioa, laguntza zerbitzuetan plazak hornitzea, Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan administrazioarako pertsonala izendatzea, besteren artean.

Hitz egin eta adosten jarraitu beharko da ere oraindik konponduko gabeko gaietaz, hala nola, borondatezko erretiroaren saria berreskuratzea, bai baja berrientzat bai helegitea aurkeztuta dautenentzat.

CCOO Irakaskuntzak gogoratu nahi du ere sindikatu honek Madrilen Administrazio Publikoetarako Ministerioarekin martxoan sinatutakoak 2018rako %1,75eko soldata igoera dakarkiela irakasleei eta hurrengoetan 1,5en gainetik; gainera, 2011tik hain kaltetua zegoen horren gai erabakigarrian, ezintasun iragankorretako osagarriak berreskuratzea, hain zuzen ere, negoziazio autonomikoa desblokeatzeari aukera ematen dio. Horregatik, sindikatuak presionatzen jarraituko du Funtzio Publikoaren Mahai Orokorrean eztabaidatzen diren gai hauek 2018-2019 ikasturtearen hasieratik kontuan har daitezen.

Lakuan, gaur arratsaldean, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntzako Mahai Sektorialean, Irakasleentzat lan baldintzak hobetzeko sinatutako akordioak agerian uzten du negoziazioa eta mobilizazioak ezinbesteko binomioa direla irakaskuntza elkarteak exijitzen zituen hobekuntzak lortzeko. CCOO Irakaskuntzak bi modu horietaz erantzun du eta erne egongo da, ahal den azkarren, gaur sinatutakoa Akordio sendo eta iraunkor baten hasiera izan dadin.

CCOO Irakaskuntza
2018ko maiatzak,14.